Martxoak 15 (baixaku) EH Bilduko eskualdeko ekitaldixe MARKIÑA-XEMEINen

Lea artibaiko eh bilduko ekitaldixe

Epe laburrin erronka handixak dakauz. EH Bilduk eta Euskal Herrixak gure etorkizune jokatzen dou. Kolore guztixetako hauteskundik eukikouz hurrengo hillabetitan eta gure ustetan asko dakau irabazteko.

8 urte daruaz guztion artin EH Bildu sendotzen, instituziñoi desberdiñetan gobernateko gaitasune dakauela erakutsi dou, herritxik eta herrixantzako politikak eiñaz. Martxoan 15 in Markiña Xemeinen eskualdeko ekitaldixe eingou eta bertaratzea gonbidatzen zatxuau. Ekitaldixan EH Bilduk batzar nausixetatik eta eskualdeko instituziñoitatik eskualdeako dauken proiektu eta eskaintza politiku azaldukou eta Bea Ilardia Olangua Bizkaiko Ahaldun Nagusi ixateko hautagaxe eta eskualdeko herrixetako zerrendaburuk be eongo diz. Guztion artin osatzen douen proiektu sendotzen jarraitzen juteko.

 

Badator Ondarruko BULKADA EGUNE! Hamen egitarau!

Bulkada berrien garaia da dinamikin barrun, herriko lantalde honek, egun guztiko egitarau antolatu dau MARTXOAK 9 rako!

Ezker abertzaleko gazte antolakunde ezberdinetan ibilitxakun topaketak ixango diz!

Eguerdixan ekitaldixe, poteu, bazkaxe eta amaitzeko djxak egongo diz!

Militante eta militante ohian bazkatxan ixena emoti beharrezku de bulkadaondarru@gmail.com helbidea idazti martxoak 1 baino lehenaua!

“BULKADA BERRIEN GARAIA DA” dinamiki aurkeztu de Ondarrun!

Atzo (azaroak 24) gazte antolakunditan ibilitxako militante eta militante ohi batzuk batu zin Bulkada berrien garaia da! Euskal herri guztin herriz herri sortutako dinamiki aurkezteko!

Dinamika honen helburu azkanengoko 40 urtiotan einddako biharra, burruki eta antolakuntzi erakustarazti eta lehengo eta gaur egungo militantin arteko zubixak sortzeko.

DSCN2691.JPG

Datorren baixakun (azaroak 30) 18:30 etan KOFRAI ZAHARRIN eingo dan batzarrea gonbidatu dotxuez militante eta militante ohi guztik! Aurreatu dozkuenez datozen hilita begire, dinamika honen barrun hainbat ekimen dakarrez pentsata, eta bilera hau idea horrei formi emoteko ixango da!

2019 ko Europar hauteskunditako zerrendaburu aukeratzeko EH Bilduko barne hauteskundik

Bi aukera dakauz EH Bilduko europar  zerrendaburu aukeratzeko. Bata, bozketa telematiku bidez (azaroak 23-24 eta 25) eta besti azaroak 25 (domeki) kofrai zaharrea hurreatute.

Europar hauteskunditako zerrendaburu aukeratzeko presentzialki ONDARRUN: Domekan, azarun 25in ⌚ 11:30-13:00 📌 Kofrai Zaharrin

*Beharrezku dan bete behar bakarra da EH Bildun erroldata egoti

eh bildun barne hauteskundik azaroak 23

 

Urriak 9 (martitzena) EH Bildun herri batzarra kofrai zaharrin

2018-10-09 EH Bildun herri batzarra

Idatzi hau jaso dou Ondarruko EH Bildun eskutik:

Aupa lagunok,

Hauteskundik urreatzen dazela aprobetxauaz, Herri Batzarreako deixe eittea gatoz. Zelako Ondarru nahi dou? Guazen arloz-arlo horreta aillateko pausuk marrazten hastea, eta bide horretan EHBilduko ze ekipo bir douen aukeratzea. Hauteskundik tarteko, epe batzun artin ein biharreko kontuk dakauz.

Hauteskunditako araudi bat da, eta prozesu pausoz pauso bete bir dou. Prozesuk ondorengo urratsak eukiko dotsuz hasiera honetan:

Hasteko, EH Bildun ixena emonda ez bazaz, sartu eta inskribiu https://elkarrekin.ehbildu.eus/ orrixan.

– Urriak 15-28 artin, zerrendaburu-hautegaien aurkezpena.

Ehbildun akreditata dan edozeinek ahalko dau beran buru aurkeztu EHBildun alkategairako, beti be 10 lagunen abala badauke horretako, noski, horrek be akreditatakuk ixan biko diz.

Honetaz, eta hurrego pausutaz, eta danataz berba eitteko, Herri Batzarrea etorteko gonbiti eitten dotsuau.

Alkarreaz amesten douen Ondarru marrazten!

Herri Batzarra:

Urriak 9, martitzena, 19:00etan

Kofrai Zaharrin

Bertan alkartuko gazelakun…

Ondarruko EHBildu

[Bideu] PLAZAGAÑEko usain ederran aurreko biharrak!

Beste urte batez be HERRITXARRAI esker Ondarruko Ezker abertzalik urtero montaten daben PLAZAGAINI jantokixe eukiko dou 2018ko Andramaxetan!

Honek danak suposatzen daben biharran parte baten bideu lagaten dotsuau hamen.

Errepikatzen dou hamen bideun biharran zati bat agertzen dala bakarrik. Beste ezkutuko eta atzeko bihar asko eta asko da urte guztin hau danau aurrea atateko.

Eta zelan ez plazagainin sardiña erri, atune marmitxaku… jateko, aurretik dana monta bihir de! Bideun ikusitxakuaz geatu eta anima montajea!

[BIDEU] ALTSASUkun absoluziñoin aldeko aldarrixe Ondarruko kalitan!

Atzo (ekainak 14) Lea Artibai eta Mutrikuko ERNAIk deitxutako eskualde mailako manifestaziñoi egon zan Ondarrun!

Ehunke lagun batu giñan euskal gazteixi bakin lagateko eta Altsasuko gaztik askatzeko eskatzen! Ez douelako onartuko absoluziñoi ez dan beste sententzixaik!

Hamen manifestaziñoin laburpen bideu:

Ta zapatun, Iruñan barriro eskatuko dou Ondarrun eskatu douena! Autobusetako zerrendak atsaldearte zabalik egongo ei di!

Zapatun (m19) BAIETZA SORTZEN ekitaldi nazionala Bilbon! Autobuse egongo da!

489ec798eb4de60f5d368f60491900b4banner940-sortu-baietza-sortzengif

60 urteko aru amatxute eta etorkizunea begire dakauzen erronkai aurre etxeko SORTUk ekitaldi nazionala antolatu dau Bilboko miribillako aretun, BAIETZA SORTZEN ipini dotse lema modun.

Bilbon (Miribillan), 17:30etan.

🚌 Ondarrutik:

*🕒16:00etan*
*📌ZALDUPETIK*
🗒APUNTA: Kulixkan edo-eta Anaitan.

Konpromiso eta ilusioak eraberritzen!

Hau ERNAIk ata daben bideu gaztiai ekitaldire juteko deixe etxen: