GAIZKA URRESTI ITURRIOZ junde gure artetik!

GAIZKA hildde 87 urte eukazela. Bixitxa gogorra gertagako bixitxi bañe beti irrifartsu ezautu dou. ABERRIXE ixan da bere bixitxako zutabi. Suertez denbori euki dou bere bixipenak gordeteko ta ordu dezente graba ahal ixan dou beran ahotik berak bixitxakuk. Lehenaua beran lagun miñak jun zin, ANJEL, JABIER, IMANOL…. onezkeo dazen lekun zeoze antolatu dabela zihur gaz. ANTSOSOLOn gaztarun, KAXAGAÑEKU etxen gogoratzen dou, SALKALAn arrautza banatzen, 34an ANJEL eta JABIEReaz “sarik” prestaten, MUGAN errefuxiatuai janaxak eruten, HIDALGOi (pikoletun kapitxanai) adarra joten, KRESALAn ekintzak antolatzen, HIRITARRAz kotxe illarak sortzen, ….. Apaizak kontateban latxeik “el saco de las hostias” bihurtu zan GAIZKA diktadorin garaixin. Sarri sarri herriko kuarteletik pasa bihir ixan zan eta bero bero einde urteteban bertatik. Bañe txapela burun beran era ipini eta aurrea etxen ban. Beti gogoratuko zatxuau. Ixan zazelako gaz gu. JO TA KE ASKATASUNE LORTU ARTE!

GAIZKA URRESTI

Gaizka Nati eta Miren akilla

gaizka urresti, nati, mariarosa jabier uranga eta lagunak

gaizka

149 j Amnistia.

2000-05-25presoohiak

25 urte eta gero Imanol Lertxundi “Porru” EZ ZATXUAU AHAZTEN!

Gaur beteten diz 25 urte IMANOL hil zala. Ez zan ohian hil, herritar bat atxilotzen saiatu zin Txapel Gorrixak eta han euan bera, bertan, esku bat bota nahixan eta bixotzekuk emotzan. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”

IMANOL hil “zan” egune eta hurrengo egunak tentsiñoi handikuk ixan zin herrixan. Berak txapelgorrixai frente eitzan latxeik, herrittarrak be atzin ezin gelditxu beran omenez ein zin ekitaldixetan. Istillu gogorrak egon zin.

Hamen daz gertaera horren harire egunkarixetako albistik:

25 urteurrenan harire, Igor Meltxor kazetaxak sare sozialetan ipini dabena:

[zuzenin] 2019ko azaruko hauteskundik

Datuk jaso ahala, barritzen jungo gaz (dato barrixak ikusteko, jun orrixe barritzen lantzin behin).

Guztire 2019ko azaruko datuk:

 EH Bildu

2119

 EAJ-PNV

1622

  PSOE

207

Podemos

444

PP

100

Cs

9

VOX

25

Más País

12

Botuk auzoz auzo, 2019ko azarukuk:

 EH Bildu  EAJ-PNV  PSOE Podemos  PP  Cs  Vox Más País
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA(Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) 224 139 20 36 4 1 0 2
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
126 103 16 23 5 1 0 0
1.2.U – UDALETXEA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
245 200 14 48 18 0 2
1.3.U – UDALETXEA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
241 254 10 49 29 3 9 2
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
177 129 9 30 2 0 0
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
248 212 19 44 9 1 2 1
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
135 119 18 30 7 0 3 0
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, Magdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
196 200 37 57 14 3 6
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
321 156 28 61 9 0 2
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
206 110 36 66 3 0 1
Guztira 2119 1622 207 444 100 9 25

2016ko datuk:
EH Bildu: 1640
PNV: 1392
PSOE: 123
Podemos: 857
PP: 184
2019ko apirileko datuk
EH Bildu: 2167
PNV: 1756
PSOE: 253
Podemos: 525
PP: 117
Cs: 28
Vox: 19

Guk argi dakau, domekan (Azaroak 10) EH Bildu bozkatuko dou!

AITZOLeatxik, IBONeatxik, ASIEReatxik, ANARTZeatxik, ALTSASUkukatxik, PENTSIONISTAKatxik, ETORKIZUNAtxik, KATALANAKatxik eta beste mille arrazoiatxik TURRUNE etxen douenok ongo domekan EH Bildu bozkatuko dou. Iñor ezin leike etxin geatu, bozka guztik diz beharrezkuk Gu ez baguz eurak jungo dizelako. Iñoizko diputadu independentista gexen eon leikez Madrileko kongresu eta senatun (EH Bildu, ERC, CUP, BNG..) Danon artin DEMOKRAZIXE ekarri geinkelako gure herrixeta.

EH Bilduko ekitaldiko irudixak

Kofrai Zaharra bete-bete eindde! Zeinek esan dau domekan etxin geatzeko? Domekan EH Bildu! Bara inddarra, ta bada gogu!

Ekitaldi hasieran bideo desbardinak  ikusi ahal ixan diz: kanpañako bideu, herriko preso eta iheslarixak einddako deixe. Ondoren, JULEN ARZUAGAk hasieran JOSE FORERO euki dau gogun. Ondarruko herrixe goraipatu dau, herri desberdiñetatik etorritxako gixon-emakumik zelan bat eindaben gure herriko ibilbidiaz. Gero, ordu erdiko berbaldixin azaldu dau JULENek Madridea jutik zelako balixu dauken gure herrixantzako. Esaldi honeaz amatxu dau:

Madridea guz, gehixa Madridea jun biharrik ez eukitxeko!

Justizixi nahi douelako!

Demokrazixiai baietz!

Konponbidiai baietz!

Autodeterminaziñoiai baietz!

Amaitzeko, herriko gaztik zabaldu daben bideu be ikusi ahal ixan da.

 

kofradi zaharrin EH Bilduko mitiñe 2019-11-07.jpg2

kofradi zaharrin EH Bilduko mitiñe 2019-11-07.jpg1

kofradi zaharrin EH Bilduko mitiñe 2019-11-07

julen

q