Atzo (Ekainak 6), Bilboko kalitan ehunke herritxarrek, krisi hau urtero benefizixuk milloike euro altzaten dotxuezenak ordaindu bir dabela aldarrikatu gendun! Herritxarron lan prekaxo eta lan baldintza miserablin konture aberasten dizenak ordaindu bir dabe krisi hau!
2010eko ekainan 3 an hasi ban bidi TURRUNE digitalak. Ondarruko Ezker Abertzaleko lagun talde txiki batek hartu gendun honen arduri, gaur batzuk ez daz, beste batzuk gehitxu diz. Zertako sortu gendun? Herrixan gertaten zin gauzak konta ta zabaltzeko sare sozialan bidez, ta datuk baieztaten dosku bete douela gure hasierako helburu (milloi bi terdi bixitxa baño gexa euki douz gaur arte).
10 urte hauetan gauza asko gerta diz gure herri txiki honetan, ta danak ez badibe, gexenak jaso douz. Ez ga kazetari profesionalak ez eta iñongo soldatapin gazenak, geure lanak dakauz edo ikasten gabiz, bañe geure denbora libri erabiltxen dou herrixan gertatutakuk zeuei zabaltzeko. Euki douz akatsak (dabillenai pasaten gako) ta igarri be askotan einddou. Iñor mintzi ez dou nahi ixan iñoiz bañe gure oiñarrixak argi ta garbi dakauz. 10 urte hauetan hasi be einga, Facebook, twiter eta instagram-en be bagaz.
Millaka albiste eta argazki sartu douz eta munduko edozein lekutatik irakurri gatxue. Herriko PRESO ta IHESLAXAK, PENTSIONISTAK, GAZTETXI, HERRITXARRAK, FEMINISMU, KIROL TALDIK, KULTUR TALDIK, UDALA, ARRANTZI, EKOLOGIXI, MEMOIXA HISTORIKU, AUZUK, JAXAK, EZKER ABERTZALI … DANAN artin sortzen daben albistik etxen dabe TURRUNE. Onarte alla gaz zeuei esker, noiz arte egongo gazen zeuek esangozue. Bitxartin aurea guz!
Eskerrik asko 10 urte honetan gure ondun egon zazen guztioi!
Bideo hau bixaldu dosku Ainhoak zoixonak emoteko:
Ernaiko gaztik kartel hau ata dabe Turrune zoixontzen! Eskerrik asko!
Atzo Juaniton bixipena entzun gendun txokun ingurun eta gaur, Pili Larrañagan mezu entzungo dou. Pili be juaniton modun ixe etxin baino denpora gexa txokun pasataku dou. Txokuko tabernan biharrin eondaku eta Ezker Abertzalintzako gune soziala ixan dan tokixatxik izerdi asko botatako emakume borrokalarixe! Eskerrik Asko Pili!
Azkan egunetan, txokun inguruko bixipenak jasoten ibili gaz bideo bidez… Kanputik beatute igual emon ez arren Ezker Abertzalintzako herramintxa guztiz beharrezku de TXOKU. Batzarrak, jaxetako plazagaineko sukaldaritzi, pankarteuk, ospakizunak… eta beste gauza askotako espazixu de. Urte luzitako bihar eta herritxar asko ta askoren esfortzuaz lortutaku!
Bertolt brecht en olerkixak diñon modun, “…badaz egunero burrukatzen dabenak, eta horretxek diz ezinbestekuk!” Horretako bat da Juanito! Hamen txokun ingurun bota daben bixipena:
Pasan astin jakin gendun Euskal Herriko herriko taberna eta elkartin kontra martxan euken erasu gauzatzen hasizile herri batzutako bankuko kontuk enbargata. Ondarrun momentuz ez dabe ein ixelako mugimendu arraroik.
Euskal Herri guztin zabaldu diz ekimen ezberdinak herriko tabernak eta elkartik Ezker Abertzalin dauken garrantzixe erakusteko. Ekimenan artin, bakotxan bixipenak kontati, papertxutan herriko tabernako atin mezuk idazti… egon diz.
Ondarruko txokun ingurun argazkixak jasoti pentsa da elkartasun keinu modun. Konfinamentu dala ta ez dala seguru danok argazki zaharrak ordena eta beatzen ibili gazena… eta batek baino gehixauak eukiko dau TXOKUn atatako argazkiren bat… Txokolatadan, bazkatxan, ospakizunen baten, hauteskunditan, pankartak etxen… Argazki horrek nahi douz jaso eta modu bi proposatzen dou argazki horrek jasoteko:
Sare sozialan bidez #TxokuHerrixana traola erabiliz edo Otzara@hotmail.com helbidea bixaldute.
Barrixe irakurriko zenduen komunikabiditan, hasi de Audientzixa Nazionala herriko taberna eta elkartin kontu korrontin enbargu ejekutaten. 2002txik enbargata dazen kontu horretako diruk ostuteko pausu emoten hasi di beraz.
Betidanik era eta kolore diferentitako erasuk jasan douz.
Betitxik herritxarrai zabalik egon dan lokala ixan da TXOKU. Ezker abertzalin topagune, herriko taldiai zabalik egon dan gune aski. Batzarrak eitteko, txokolatadak eitteko, bazkaxak, pankartak eitteko…
“Aurrera beti aurrera!” lagunok. Onarte ez gaittue geldittu eta on be ez dabe gure bihar, borroka politiku gelditxuko. Datorrenai, aurre eingo dotsau, irriparri ahuan, haginak erakusteko beste era bat da-eta!
Gaurko erronki, gaur, hasi eingo da (Aberri Egunin amaitxuko da). Preso, iheslari eta deportatuai geure maittasune, elkartasune adierazteko argazkixak nahi douz. Eurantzako mezu dakauela orri baten, edo banderola bateaz edo … okurriten gatsun forman. Baine geu agertzi, eurai helarazteko gero elkartasun eta maittasun keinu hori.
Ondarrun oso presente dakauz egunero, baine, larrialdi egoera honetan, eurak inoix baino isolatua dakarrez. Ixan kartzeleruk ipintxeskun oztopuk edo-eta Coronavirusak… gure maitxasunak ez dauke mugaik! Eta horretxeatxik gatoz gaur erronka honeaz.
Etxin eon bir dou, eta etxin gaz, baine eurak be etxin nahi eta bir douz, geuaz. Ata argazkixe beraz, eurai zuzendutako mezuaz, eta geuri bixaltzeko bide 2 ipiñikouz:
Whatsapez: 688 86 00 29 telefonure bixaldu.
Turruneko Otzara@hotmail.com e-mailea
Zabaldu mezu ingurukun artin, lagundu auzokidiai argazkixe ata eta bixaltzen… ahalik eta gehixenon maitxasune bixaldu ahal ixateko.
Goazen aldarri honei, eta gure maitxasunai, arpexak ipiñi eta etxin falta douzen lagunai bixaltzea.
ASIER, AITZOL, ANARTZ eta IBON, etxin bir zaitxuau geuaz.
Matxe zaitxuau!
PD: Bixar atako dot pentsaten dozuenantzat… Altza sofatik, ata argazkixe eta bixaldu. Bixar atakot esanda, ez da aillako-eta! Akorda domeka arte dakazuela epi.
Zoixonak, gaur 92 urte bete dozuz. Zoixonak Jesus!
Ezker abertzaleko gaztiok, umetatik ezautzen zaittuau, Atxitxe.
Eta beste atxitxe eta aumok. Zenbat aume eta atxitxe erregala dosku Ezker Abertzalik. Zemat emakume eta gixon, betitxik hortxe zazenok, eta azkanearte hortxe egongo zazenok .
Zeuek ixan ziñelako eta zazelako gaz, eta ixango diz!
Eskerrik asko zeuoi, geure aume eta atxitxe politikuai!