Baixaku barriro! Guazen elkartasunai arpeixak ipintxea!

Gaurko erronki, gaur, hasi eingo da (Aberri Egunin amaitxuko da). Preso, iheslari eta deportatuai geure maittasune, elkartasune adierazteko argazkixak nahi douz. Eurantzako mezu dakauela orri baten, edo banderola bateaz edo … okurriten gatsun forman. Baine geu agertzi, eurai helarazteko gero elkartasun eta maittasun keinu hori.

Ondarrun oso presente dakauz egunero, baine, larrialdi egoera honetan, eurak inoix baino isolatua dakarrez. Ixan kartzeleruk ipintxeskun oztopuk edo-eta Coronavirusak… gure maitxasunak ez dauke mugaik! Eta horretxeatxik gatoz gaur erronka honeaz.

Etxin eon bir dou, eta etxin gaz, baine eurak be etxin nahi eta bir douz, geuaz. Ata argazkixe beraz, eurai zuzendutako mezuaz, eta geuri bixaltzeko bide 2 ipiñikouz:

  • Whatsapez: 688 86 00 29 telefonure bixaldu.
  • Turruneko Otzara@hotmail.com e-mailea

Zabaldu mezu ingurukun artin, lagundu auzokidiai argazkixe ata eta bixaltzen… ahalik eta gehixenon maitxasune bixaldu ahal ixateko.

Goazen aldarri honei, eta gure maitxasunai, arpexak ipiñi eta etxin falta douzen lagunai bixaltzea.

ASIER, AITZOL, ANARTZ eta IBON, etxin bir zaitxuau geuaz.

Matxe zaitxuau!

PD: Bixar atako dot pentsaten dozuenantzat… Altza sofatik, ata argazkixe eta bixaldu. Bixar atakot esanda, ez da aillako-eta! Akorda domeka arte dakazuela epi.