PENTSIONISTAK kalin beste behin be!

Gaur eguerdiko irudixe da azpixan ikusikozuena. Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK (gaur 150 lagun batu eidiz antolatzallin arabera). 20 minutun egon diz bertan eta amaieran azaldu dabe datorren astelehenin EZ dizela batuko (Maiatzak 1 dalako), ta bat eingo dabe Langille egunin antolatzen dizen mobilizaziñoi desbardiñakin. JO ta KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe ekitaldixe.

ALAMEDAKO PENTSIONISTAK kalin osteabe!

12 xak puntun zabaldu dabe pankarti herriko PENTSIODUNAK Alamedan, ta opor ostin inddarraz ikusi douz bueltatu dile. 180 lagun batu diz (tartin alkati eta bi zinegotzi) egueldixe lagun eukela, eguzkixan epeltasunaz. Datorren astelehenin be han eongo eidi esanaz amatxu dabe ekimena. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

ALAMEDAko PENTSIONISTAK Borrokan gaur be!

Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur egueldixe lagun, fresko bañe eguzki izpixan azpixan, gaur 170 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik (tartin, EH Bilduko bi zinegotzi). Nobedade lez, datorren astelehenin EZ eidiz batuko esan dozku (opor txiki batzuk hartuko eidabe), hurrengoko hitzordu apirilan 17 xan osteabe han eongo eidiz. Jo ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK 5 urteko borroki ospatzen!

Gaur bai etxin egoteko egune dala, hotza, elur malutak, haxi… ba horrei aurrea etxen batu diz beste behin, Alamedako PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xetan, pankartin atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, tartin 3 zinegotzi eta eskualdeko LABeko ordezkaixak. Giro hotzai aurre eiñaz 20 minutun egon diz bertan ta amatxu aurretik mokadutxo bat jateko aukeri euki dabe, borrokin 5. urteurrena ospatzeko. Etxetik erutxuez tortillak, frituk, txoixuk … edarixak … Bakotxak ahal dabena, bañe exitoik handixena saldik euki ei dau, euan hotzaz ederto sartzen ei zan salda bero beru. Datorren astelehenin be ordu te toki bardiñin batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo Ta Ke LORTU ARTE!

Pentsionistak 5 urte darue kalin burrukan! Astelehenin kontzentraziñoi berezixe

5 urte pasa diz pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata eta modu antolatun burruka nekaezin hau hasibenetik. Astelehenetako alamedako kontzentraziñoik adibide garbixe diz. Astelehenetako mobilizaziñoikandik aparte, manifestaziñoik eta ekimen ezberdiñak be einddabe aldarrikapen nagusi bateaz: PENTSIÑOI PUBLIKO DUINAK! Gizarte segurantza propixuaz, IPC erreala erreferentzixa modun hartute eta gitxienez 1080€.

Astelehen honetan deialdixe berezixe ixango dala baieztatu dosku antolatzailik. 5 urte honetan einddako lorpenak osapatu eta burrukan jarraitzeko indarrak hartzeko, PINTXUK eta EDARI artin burutuko dabe mobilizaziñoi. Danona dan burruka honetan parte hartzeko deixe ein dotse herritxarrai.

Alamedako PENTSIONISTAK ekiñin!

Han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur eguzki ispixak lagun, 160 herrittar batu dizela esazku antolatzallik. 20 minutuz eon diz Alameda erdixan eta asteko barrixak kontatxue (mobilizaziñoin 5. urteurrena ospatzeko ekimen desbardiñak etxekotan daz). Beti lez, bertsuk abestuaz datorren astelehenin be bertan eongo dizela esanaz amatxu de gaurko enkarteladi. Jo ta Ke LORTU ARTE!