Alamedan ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 135 lagun batu eidiz esazku antolakuntzakuk. 20 minutu bertan egon diz ohiku dan latxeik eta gaurkun komenta dabe Langillin egunaz (MAIATZAK 1)eko mobilizaziñoikin bat etxen dabela. Borrokatuz gauzak lortzen diz, etxin egonda ixebez! Jo ta Ke LORTU ARTE!
Euzkixe bai bañe fresko euki dabe gaur Alamedan batu dizen PENTSIONISTAK.12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 180 lagun batu eidiz esazku antolakuntzatik. 20 minutu bertan egon ondoren amaitu dabe eta datorren astelehenin osteabe bertan batzeko deixe eindabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Ondo merezitxako oporrak amatxu ta gero, gaur hasi diz osteabe Alamedako konzentraziñoikin herriko PENTSIONISTAK. Egueldixe lagun eukela,12xak puntun zabaldu dabe pankarti (1.080 euro gutxieneku Pentsiodun bakotxantzako, IPC erreala eta genero arrakalakin amatxu), antolatzallin esanetan gaur 115 lagun batu eidiz, tartin alkati eta bi zinegotzi. Borroki einaz gauzak lortzen diz, borroka baik iñoiz bez. Jo ta ke LORTU ARTE!
Astelehenero lez 12 xak puntun hasi diz batzen Alamedan herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzallik, bertan 20 minutuz egon diz eta asteko albistik komenta dabe: Eguazten arratsaldin KORRIKA datorrela ta bertan parte hartzeko deixe eindabe, beste aldetik, ongo astin udal plenu eongo da ta beste gai batzun artin autobus gexauaren eskakizunai erantzune emongotza udalak ta jenti anima nahi dabe hurreatzeko plenure. Amaitzeko esan aste santutan opor txiki bat hartuko dabela eta hurrengo astelehenin ez dizela batuko, hurrengoko enkarteladi Apirilak 8 xan 12 xak puntun batuko dizela esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Euri zaparrarai aurrea eiñaz, Alamedako aterpin zabaldu dabe gaur eguerdixan pankarti herriko Pentsionistak. Gaur 105 lagun egon eidiz esazku antolakuntzakuk, ta datorren astin be han eongo dizela baieztatu dozku. IPC erreala, 1080 euro bakotxantzako, Genero arrakalaik ez egoti…Zein eon leike eskakizun horren kontra? Zahartza duin bat eruteko gutxieneko baldintzi ixan biko litxake. Danok ikutu etxen gatxun arazu de, gero negar etxik ez dau balixo. Borrokan etxi merezi dabelako, Jo ta Ke LORTU ARTE!
Eguraldixak bakin lagatze gaur herriko PENTSIONISTAi.12 xak puntun batu diz pankarta atzin, gaur 127 lagun egon eidiz esazku antolakuntzatik (tartin alkati eta hiru zinegotzi). 20 minutuz egon diz Alamedan eta informaziñoi lez argitxu dabe gaur bertan 3.141 herrittarren siñadura aurkeztu dabela udaletxin, zuzeneko autobusak lortzeko bai Bilboa juteko eta batxe be Galdakaoko ospitxalea.
6 urtez jarraixin egon diz astelehero astelehenero batzen Alamedan eta halan jarraitxuko eidabe danoi tokaten gazkun eskubide minimuk eskuratu arte. Borrokatu ezkeo gauzak lortzen dizelako, JO TA KE LORTU ARTE!
Hau de Udalin aurkeztu dan idatzixe eta PENTSIONISTAn ordezkaritza zabala:
Gaur 6 urte betetxue herriko PENTSIONISTAK borrokan hasi zile, ta urteurrena ospatu dabe. 12xak puntun batu diz Alamedan bañe eguraldi eskasa zala ta Zumardi etxin azpiko aterpin ingurun batu diz. 115 lagun egon diz 20 minutuz, tartin herriko alkati ta urteurrena ospatzeko pikoteuaz amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astelehenin be bertan egongo dizela esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Otsailleko freskotasune lagun euki dabe gaur gure herriko PENTSIONISTAK. Gaur Alamedan 115 lagun batu diz pankarta atzin, 1080 euro pertsonako, IPC erreala, Genero arrakala ezabatzi…20 minutuz bertan egon ondoren, datorren astelehenin be bertan batuko eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Udabarriko edozein eguneko eguraldixan itxuri alde eukela batu diz gaur eguerdixan Alamedan herriko PENTSIONISTAK. PENTSIO DUIÑAN ALDE BORROKAN, GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU, IPC ERREALA eta 1.080 euroko PENTSIÑOI edozein pertsonentzako, eskakizunan atzin 180 lagun batu diz gaur be ta 20 minutu bertan eonda gero, datorren astelehenin be bertan eongo dizela baieztatu dosku antolakuntzatik. JO ta KE LORTU ARTE!