Ondarru, parata!

Ondarruko merkataritza ta ostalaritza guzti itxitxe dala esan geinke. Portu be geldik da goxeko 9xetatik. Cikautxo zarratute. Eskola publikuk eztau zabaldu, ikastolik bez.

Iluntzin emongo dou informazinoi gexa. Gogoratu, arratsaldeko 18:00retan manifestazinoi Alamedatik.

Ta amaitzeko gogoratu GALDONA be EUSKAL HERRIXE dala.

Gaur, eguaztena, grebin jarraipen berezixe

Gaur,irailak 26, Turrunak be greba orokorraz bat etxen dau. Eskainiko douen informazinoi bakarra grebiaz lotutaku ixango da. Eguerdixan eta iluntzin greba egunan inguruko barrixak argitaratuko douz. Ostontzin, kalin egongo gaz, mobilizazinoitxan parte hartzen.

Gogoratu, goxeko 10:30xetan manifestazinoi Alamedatik. 12:30xetan manifestazinoi Bilbon. Eta 18:00retan atzea be Alamedan batuko gaz.

Danok kalea, geure eskubidik defendiutea!

ONDARRUN grebi inddarraz hasiko da

Dakiauenez inguruko bi enpresa handixenetako langilik (CIKAUTXO ta EIKA) erabaki dabe biharrea ez juti. Bixar ogirik ez da eingo. KOFRAXAK 7retatik ta 8reta bitxartin salduko dau arraiñik balitxake; gero atik itxiko dau. Izotz fabrikako langilik be izotzik ez etxi erabaki dabe. Herriko taberna ta denda gehixenetan atitan oharra jarri dabe bixar ITXITA egongo dizela. Baten batek grebako barri gexa badauke, otzara@hotmail.com helbidea bixaltzi eskertukotzau.

Greba aurreko egitarau

Egun gitxi falta diz greba orokorreako, eta ongo aste hasieran greba deitzeko ekintzak eingo diz Ondarrun. Fabriketan eta lantegixeta be grebi bozkatzen dabiz, eta laster eukiko douz datuk. Urten kalea! 26xan, greba orokorra!

– Astelehenean, dendaz denda orri informatiboak banatuko dira.

– Asteartean, herriko erakundeek kotxe karabana egingo dute.

– Grebaren egunean, goizeko 10:30ean manifa herrian. Eguerdiko 12:30ean manifak hiriburu guztietan. Arratsaldean 18:00etan berriro herrian, Alamedan.

Lesbiana Gay, Bisexual eta Transexualen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna

Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualek beren eskubideen aldeko borroka jendarteratzeko eguna da gaur eta sexu askapenaren alde lanean diharduten eragileek mobilizazioak deitu dituzte mundu osoan, baita Euskal Herrian ere.Sexu Askapenaren Egunari lotuta egiten diren ekimenetatik harago, normalizatuak ez diren sexu harremanak diskriminazioaren zulotik ateratzeko erronkak jendarteratzeko hitzordua da ekainaren 28koa.

Ondarrun be, herriko taldeek LGBT taldeen aldeko aldarrikapenak ipini dotxuez. Eta udal plenuk mozinoi bat onartu dau, sexualidade desberdinan eskubide bardinttasune aldarrikatzen eta, batez be, transexulaidadi despatologizateko eskatzen. Hau da, ez dala gaixotasun bat aldarrikatzen!