Artxiboa laburpen hitzeka: grebi2012

Ondarru itxitxe!

Greba orokorra arrakastatsu ixan da gure herrixan!

Gaur arratsaldin Ondarruko alde zaharrin hartutako irudixak diz honek. Denda eta taberna guztik itxitxe.

Portuk be hauxe itxuri euki dau:

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Irailak 26ko grebin amaieri ONDARRUn

Arratsaldeko 6retan hasitxe, Alamedan batu ga hainbat ondarrutar grebik gure ingurun euki daben eragine ezagutzen. Esan birde ONDARRU gelditxute egon dala egun guztin. Irakaskuntzi, tabernaixak, dendak, fabrikak, …

Gero herriko kalitantzir MURRIZKETAN KONTRA lelopin manifestaziñoi einddou:

Balorazinoi positibu ein dabe antolatzailik, ta hori holan dala baieztatzeko, beatu zelako erneau hartu daben gure aurkarixak: gaur IRUÑAko auzo baten bota daben gomazko pelotin esaldixe… “Recuerdo de España!”

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Ondarru, parata!

Ondarruko merkataritza ta ostalaritza guzti itxitxe dala esan geinke. Portu be geldik da goxeko 9xetatik. Cikautxo zarratute. Eskola publikuk eztau zabaldu, ikastolik bez.

Iluntzin emongo dou informazinoi gexa. Gogoratu, arratsaldeko 18:00retan manifestazinoi Alamedatik.

Ta amaitzeko gogoratu GALDONA be EUSKAL HERRIXE dala.

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

ITXITA! Greba orokorra!

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Gaur, eguaztena, grebin jarraipen berezixe

Gaur,irailak 26, Turrunak be greba orokorraz bat etxen dau. Eskainiko douen informazinoi bakarra grebiaz lotutaku ixango da. Eguerdixan eta iluntzin greba egunan inguruko barrixak argitaratuko douz. Ostontzin, kalin egongo gaz, mobilizazinoitxan parte hartzen.

Gogoratu, goxeko 10:30xetan manifestazinoi Alamedatik. 12:30xetan manifestazinoi Bilbon. Eta 18:00retan atzea be Alamedan batuko gaz.

Danok kalea, geure eskubidik defendiutea!

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

ONDARRUN grebi inddarraz hasiko da

Dakiauenez inguruko bi enpresa handixenetako langilik (CIKAUTXO ta EIKA) erabaki dabe biharrea ez juti. Bixar ogirik ez da eingo. KOFRAXAK 7retatik ta 8reta bitxartin salduko dau arraiñik balitxake; gero atik itxiko dau. Izotz fabrikako langilik be izotzik ez etxi erabaki dabe. Herriko taberna ta denda gehixenetan atitan oharra jarri dabe bixar ITXITA egongo dizela. Baten batek grebako barri gexa badauke, otzara@hotmail.com helbidea bixaltzi eskertukotzau.

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean

Greba aurreko egitarau

Egun gitxi falta diz greba orokorreako, eta ongo aste hasieran greba deitzeko ekintzak eingo diz Ondarrun. Fabriketan eta lantegixeta be grebi bozkatzen dabiz, eta laster eukiko douz datuk. Urten kalea! 26xan, greba orokorra!

– Astelehenean, dendaz denda orri informatiboak banatuko dira.

– Asteartean, herriko erakundeek kotxe karabana egingo dute.

– Grebaren egunean, goizeko 10:30ean manifa herrian. Eguerdiko 12:30ean manifak hiriburu guztietan. Arratsaldean 18:00etan berriro herrian, Alamedan.

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak atalean