Gaur Ondarruko LABek kantxope errebueltan burutu dau ekintza ikusgarrixe bezain gordiñe. Komunikabiditan sarri eztana agertzen, biharrea jun eta bixitxi bertan galdu….noiz arte? Geure eskutan da hau salatzi!!
Eskubide sozialak
Badatoz Gure Esku Dagon ekimen barrixak!
Ondarruko Gure Esku Dagok dei bat etxetza HERRI GUZTIAI, eingo dan BATZAR IREKI batea juteko , bertan datorren ekimenak eta hasi dan bazkide kanpainari buruz informaziñoi emongo da.

KOPAGOn ordaintzen douena zelan berreskuratu azaltzeko, hitzaldixe ANTIGUAKO AMA Egoitzan

Gure Esku Dago: kriseilun ekitaldixe bertan behera

Zoritxarrez ezingo dou ein pentsata geunkan ekimena urteko atzan egunin. Dana prest euan baine batzutan gauza batzuk eztaz gure esku, bat egueldixe. Danon ahuan da zelako nego epela eta siku dan ixaten eta horretxek erungatxu ekimen hau bertan behera lagatea. Dakixuen modun kriseilu hauek gora etxeko sue ibiltxen dabe eta emonda dazen errekaxikin sute handi bat sortzeko arrisku bat da. Ez dou nahi mendixak arriskun ipini eta zuzenena bertan behera lagati dala pentsa dou.
Hori bai, ez ahaztu (egueldixe ez modun) zenbat gauza dazen gure esku, zenbat gauza ahal douen ein geure erabakixe argitzeko. Urte barri bat laste hasikora eta adi egon mobilizaziñoi zein ekimen barrixeta, ez datoz gitxi eta!
Geure esku da geure etorkizune erabakitxi! 
Azarun 25, EMAKUMIN kontrako indarkexaik gehixauarik EZ!
Egun horretan kalea urtengorou. Alamedan batuko gaz arratsaldeko 7retan, etorri zeu be emakumin kontrako indarkexi salatzea.


Koop57 kooperatibik beran batzarra ospatu dau Ondarrun asteburun
Coop57 finantza kooperatibik beran batzarra ospatu dau Ondarrun ongo asteburun. Zer da Koop57? Ba ekonomixa solidaxo, eraldatzaile eta sozialeko proiektuk diruz laguntzeko kooperatiba bat.
Asteburun hartu dizen erabakixan artin, Euskal Herriko Koop57 elkarti sortzi onartu dabe, eta Marinaledako kooperatibak diruz laguntzi be bai. Eta entera gaz Kataluniako CUPeko David Fernandez be Ondarrun egon dala.
Batzarra Arrigorri ostatun einddabe, hau gestionaten daben elkarti be Koop57 kooperatibako parte da eta.
Hamen dator MAIXATZAn 1a, danok kalea!!!
Langillin nazioarteko egune ate joka dakau eta bihargiñan lan baldintzak mantendu eta hobetzeko kalea urtengo dou egun horretan. LEA-ARTIBAI eskualdekuk LEKATXON batuko ga, eguerdiko 12:30etan. ONDARRUtik kotxe karabanan urtengo dou, 11etan Ibaiondotik. Eguerdixan bazkaxe antolatu de ONDARRUko gaztetxin eta juti pentsa bazue tikik ANAITAn eta KULIXKAn daz saltzen. Egune luze jungo da, kantaldixe, kontzertuk…
Apirilak 29 (eguaztena), prekariedadiai buruzko mahai iguru Gaztetxin
Etxe kaleratzin kontrako pintadak agertu diz Ondarrun
Dakixuen latxeik on egun batzuk emakume batek beran buru hil ban Iruñan. On bi urte kalea bota ben multinazional batetik, eta langabezixan euan. Gainea hipoteka bat be baeukan, etxi pagateko. Horrek emakumik eskatutsan Laboral Kutxai beran zorra berraztertzeko, ezin balako paga. Laboralak ezezku emotsan. Laboral Kutxak esan dau emakumiai esatsanela berba etxeko prest euala.
Laboral kutxak 100 kaleratze ein dotxuz azkanengoko bi urtitan. Ezta ixan bakarra. Kaleratzik eitxuez be bai Kutxabankek, Santanderrek, BBVAk… Ondarrun be bota dabe jenti beran etxetik.
Bankuk herrixantxako zerbitzu bat ixan biko litxakez. Herritxarrak laguntzeko, eta ez herritxarrak etxetik botateko.
Horretxeatxik, banko publiko eta sozial bat bir dou Euskal Herrixan!





