Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!
Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!
Eskualdeko LAB sindikatuk ohar hau bixaldu dozku:
“Langileok bideak batuz, Euskal Herria prekarietatearen kontra” dinamikiaz jarraituz, eskualdin prekarietati salatzea guz aste honetan, orokorrin eta Cikautxoko azpikontratetan emoten dana be bai.
Zentzu honetan LAB latxeik ekimen ezberdinak antolatu douz ekainan 2xan:
-Ekainan 2xan, eguenin, 9:30 -11:30 KOTXE KARABANA eta AGERRALDIXE: Hasi 9:30etan Okamikan eta amatxu 11:30etan Cikautxo aurrin (Berritxun). Agerraldixe 11:30etan Cikautxo aurrin eingo dou. Lemi: “langileok bideak batuz, Cikautxoko azpikontratetan prekarietati borrokatu”
–Ekainan 2xan, eguenin, 19:30etan KONTZENTRAZIÑOI ONDARRUN Alde Zaharrin. Lemi: “langileok bideak batuz, Cikautxoko azpikontratetan prekarietati borrokatu. Ondarroa prekaritetatin kontra”
Hauxe da EHBilduk Euskal Herritxarrantzako etxen daben apostu: danok hobeto bixitxeko Euskal Estatu barri bat eraikitxik ezkerretik. Kalitan eta instituziñoitxan indarra einde lortukora indepedentzixa hori eskuratzi, eta horren bidin hauteskunde Españoletan be emaitz onak atati beharrezku de.
Telebistan ez da agertuko EHBildu. Hauxe dalako min gexen etxetzen alderdixe, EHBilduk kaletik eingorau kanpañi herritxar guztik eukitxeko aukeri parte hartu eta gauza barrixak ikasteko.
Ekainan 1in lelengoko hitzaldixe Joseba Permach eta Jone Etxeberrian eskutik, 19:00etan kofrai zaharrin. Ezta ixango atzana, hiltzaldi ziklo bat da preparata eta ekain guztirako!
Gaur arratsaldin herrittar talde eder bat eon gaz LAB sindikatuk deitxutako mobilizaziñoin. Lau leku desbardiñetatik urten (Udaletxetik, Abandotik, Jesusen bihotzetik eta Zubiartetik) eta Moyua plazan amatxu de ekitaldixe. Borrokan dazen hainbat empresetako langillik batu diz mobilizaziñoire (Arcelor Mittal, jantokixetako langillik, etxitako langillik, pentsionistak, gaztik,…)Hamen bertan atatako argazki batzuk.









Hamen da, 2016ko lana etxen douenon egune. Ondarrun on dala gitxirarte, biarra, portuaz lotzen gendun. Mariñelak, saregillik, mekanikuk, kamioilaxak, deskargetako langillik, dendak, tabernak, kontserba fabrikak… Herrittarrak eta kanpotik etorritxako jenti bixi giñan itsosuai esker.



Denboriaz herrixe aldatzen junde eta itsosuaz geunkan loturi amataten junde. Baxurako txalopak desagertu ein diz (ixe) eta Alturakuk bidin duz (gauzak ez badiz aldatzen behintzat), hori dala ta herriko gaztik inguruko lantegixeta duz biarrea gaur egun.
Zeatxik gerta da hori? Eztouelako borrokatu gure lan postun alde?




Guk, gauza bat dakau argi, geuk ez badou borrokatzen gure eskubidin alde, iñok ez dozkule ixer oparitxuko.

Ekintza desbardiñak ein diz gaur ONDARRUn egun honeaz lotute.













.
Asteburu honetan pankarta hau agertu de iseitxe portun dan izotz fabrikan. Bertan, lan baldintza duiñan premiñi aldarrikatzen da. Aurten (2016), 3 langille hil diz ONDARRUko portuaz loturi eukenak, bi izotz fabrikan eta beste bat txalopa galego (CAPRICHO DE PERSEBELLOS) bateko mariñela. Biarra etxen dou soldata baten truke, diru horreaz bizi baldintza onak eukitxeko bañe ez bixitxi bertan lagateko.

Martxoan 20xan LABek eskualdeko manifestaziñoi deituta eukan Lekeition 12:30etan Eskolapetik “prekarietatea garaitu: 35 orduko lanastea, ordu estraik ez, 1.200 euro gutxieneko soldata” lemapin.
Astelenin Ondarrun egondako lan istripun ondorixoz, LABek eskualdeko manifestaziñoi berkokatu dau. Ordu eta toki bardiñin hasiko bada be, “prekarietatea garaitu: lan istripu gehiagorik ez, lan heriotzarik ez ” lemapin burutuko dou manifestaziñoi eta amaieran gure agurrik beroena eskainiko dotzau Alberto eta Jabiai.

Gaztik be berta juteko deixe etxen dabe

Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.
Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.





Gora emakumion borroki!
Gora Ondarruko andrak!