DIA dendetako bihargiñak greban

Pikupe ondun dan DIA Maxiko bihargiñak greban daz Enplegu Erregulaziñoi Espedienti (bihargiñak kaleratzeko ati) zabaldu dabelako enpresik. Martxoak 11 tik aurrea gañea, LAB eta ELA sindikatuk deitxute greba mugagabi hasiko dabe bertako bihargiñak. Behean ikusten dizen irudixak gaur bertan atatakuk diz .”Informaziñoi piketi” egon da denda aurrin ta erostea jun dizen herrittarrak ez dabe arazoik euki bertan sartzeko.

dia 1

dia 2

dia 3

EKAI MATXE ZATXUAU! Otsailak 16an, 1.urteurren omenaldixe

NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiñin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!

Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!

Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:

https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2019/02/08/ana-martinez-eta-elaxar-lersundi-gure-nahia-trantsizio-prozesua-erabat-despatologizatzea-da/

GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!

Urtarrillak 26 (zapatu) Manifi IRUÑAN. HUERTA DE PERALTA Borrokan!

Idatzi hau jaso dou Ondarruko LAB sindikatutik:

Kaixo lagunok! Seguruenik entzun dozue Huerta de Peralta-ko langillik daruen grebi eta borroki atxik. Benetako duintasun borroki daz etxen. Batetik euran lan baldintzan alde borrokan dabizelako eta bestetik eta garrantzitzuaua, migrantik jasaten daben esplotaziñoi eta sasi esklabutzi salatzen dabizelako. Euran borroki geure egiñaz, urtarrilan 26 xan manifestaziñoi ikaragarri bat antolatu dou Iruñan arratsaldeko 5 etan. Berta juteko autobuse ipiñi dou eta animaten zatxuau ELKARTASUNE erakustea. Haren borroki danontzat eredu dalako!       ✊

manifi iruñan urtarrllak 26.jpeg1