Martxoko lelengoko astelehenin be ez dabe hutsik ein gure herriko pentsionistak eta 285 lagun inguru batu diz Alamedan pankarta barrixan atzin. Jo ta Ke danon eskubidin alde!
Eskubide sozialak
Herriko Pentsionistak borrokan tinko!
Gaur egun berezixe euki dabe pentsionista-borrokalaxak. Pankarta aurrin batu diz astelehenero latxeik (280 bat lagun) bañe ospakizune be euki dabe gaurkun. Urti bete dabela ta pankarta atzin ospatzeko, herriko tabernak emondako pintxuk eta herrittar batek eskeinitako txakolin freskuaz gozatzeko aukeri euki dabe Alamedan batu dizen guztik.


Pentsionistak BORROKAN!
Herriko Pentsionistak euran aldarrikapenakin jarraitzen dabe eta gaur astelehen guztixetan latxeik Alamedan batu diz (280 bat lagun) egueldixe lagun eukela.

EKAI MATXE ZATXUAU! Otsailak 16an, 1.urteurren omenaldixe
NAIZEN Euskal Herriko adingabeko transexualan gurasun elkartik jakitxea emon dabenez, Ekai Lersundi Martinez, herriko transexual eta borrokalarixan herixotzin 1. Urteurrenin, omenaldixe antolatu dabe, Otsailak 16 (zapatu) 12:00etan itsas aurreko parkin.

Omenaldixan barrun, beste ekitaldi batzuk be antolatu dotxuez egun bardiñin. Iluntzin Beikozinin batzeko deixe ein dabe jaialdixan parte hartzeko!
Eta 20:00etan Bide Onera zinan (goiko zinan) BUTTERFLI filman aurkezpena egongo da!
Ta post hau aprobetxatuz, hamen lagaten dotsuau Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak pasan astin Ekaien gurasuai einddako elkarrizketi:
GERO ARTE EKAI! Gora LGTBI Burruki!
Pentsionistak Jo ta Ke!
Gaur be Alamedan batu diz herriko pentsionistak (275 bat lagun). Eurixe, edurre edo eguzkixe ein, pentsionistak kalin jarraitzen dabe! Sistema propixu orain eta gutxieneko pentsiñoi 1.080 euroku! Aupa gure helduk!

Pentsionistak Santa Ageda bezperan be Alamedan
Pankarta atzin, Herriko ikastetxetako umin kantuk entzuten eta eguraldi hotzai aurre etxen batu diz gaur be (320 bat lagun) Alamedan, herriko pentsionistak.


Pentsionistak ez dauke atsedenik euran borrokan
Astelehenero lez gaur be herriko pentsionistak kalea urten dabe pentsiñoi duin bat eskatzen. Jende kopuru (250 bat lagun) politxe batzen jarraitzen dabe euran enkarteladetan nahiz eta eguraldixak ez daben asko laguntzen.
PENTSIONISTAn borrokik aurrea jarraitzen dau
Urte bete beteten da PENTSIONISTAk mobilizaziñoikin hasi zinetik. Zapatun 30.000 lagun batu zin Bilbon Euskal Herri guztitxik junde (han eon zin gure edadekuk)


Ta astelehen guztixetan latxeik gaur be Alamedan batu diz (275 bat lagun) pankarta atzin.

Urtarrillak 26 (zapatu) Manifi IRUÑAN. HUERTA DE PERALTA Borrokan!
Idatzi hau jaso dou Ondarruko LAB sindikatutik:
Kaixo lagunok! Seguruenik entzun dozue Huerta de Peralta-ko langillik daruen grebi eta borroki atxik. Benetako duintasun borroki daz etxen. Batetik euran lan baldintzan alde borrokan dabizelako eta bestetik eta garrantzitzuaua, migrantik jasaten daben esplotaziñoi eta sasi esklabutzi salatzen dabizelako. Euran borroki geure egiñaz, urtarrilan 26 xan manifestaziñoi ikaragarri bat antolatu dou Iruñan arratsaldeko 5 etan. Berta juteko autobuse ipiñi dou eta animaten zatxuau ELKARTASUNE erakustea. Haren borroki danontzat eredu dalako! 

Ondarruko Pentsionistak gaur be Alamedan batu diz
Egueldixai aurre eiñaz gaur be Alamedan batu diz gure nausixak (250 bat lagun) gitxieneko pentsiñoi 1080 euro eskatzen.

