Anbulategi aurrin batu gaz osasungintza publiku defendiuteko!

Gaur arratsaldin (Azaroak 4), hamarnaka herritxar batu gaz herriko anbulategi aurrin OSASUNGINTZA PUBLIKU DEFENDIU! lemapin ein dan elkarretaratzin.

Pandemixa mundialak lagatako ezhoiko egoera honek agerixan laga dau osasungintza publikun dakauzen hutsunik. Horrei erantzuteko eta neurrixak hartzeko eskatzeko batu gaz gaur herritxarrok. Osasun langilin segurtasune bermatzi, osasungintzan inbertsiñoi publiku altzati… Eskatzen ben herritxarrak eusten ben kartelak.

Datorren eguaztenin (Azaroak 11) barriro batuko gaz 17:00etan anbulatoxo aurrin.

PENTSIONISTAK AURRERA!

Beste astelehen bat eta han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Alamedan puntual, 12 xetan zabaldu dabe euran pankarti, maskarillak soñin eta segurtasun distantzixak euran artin. Gaur 161 lagun eon eidiz esasku antolatzallik. Mamarruk jende bat atzea bota eidau, bañe aurrea jarraitzeko asmuaz eidaz be argitxu dosku. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!