PENTSIONISTAK AURRERA!

Beste astelehen bat eta han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Alamedan puntual, 12 xetan zabaldu dabe euran pankarti, maskarillak soñin eta segurtasun distantzixak euran artin. Gaur 161 lagun eon eidiz esasku antolatzallik. Mamarruk jende bat atzea bota eidau, bañe aurrea jarraitzeko asmuaz eidaz be argitxu dosku. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

Irailak 21 (astelehena) Ondarruko PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Opor txiki batzun ostin (ekainak 29 xan eiben azkanengoko elkarretaratzi), hamen datoz PENTSIONISTAK Alameda osteabe “danon” eskubidik atxik borrokatzea. Bixitxa guztin lana ein eta jubilaziñoi duin bat jasotzi bidezku dalako, urteten dabe kalea gure edadekuk.

Gogoratu, ongoxe astelehena irailak 21 eguerdiko 12 xetan danok Alameda. Mamarro kristu dala ta danok maskarillakin eta bata bestiaz tarti lagata. Osasune danan gañetik (gerra asko emon birdou ondioik eta), diñue antolatzallik.

Euzkixe egon, aterkin azpixan egon, hor egon diz astelehenero Alamedan pankarta atzin. Gora zuek!