Urtarrillak 13 (eguena) konzentraziñoi Anbulatoxo aurrin, LEHEN ARRETARI BAI!

EAEko herri nausixenetako anbulatoxu guztixetan eingo diz elkarretaratzik eguen hontan ta Ondarrun be deialdixe ein dabe.

Bixi douen egoera pandemikuk asko okertu dau osasun arlu. Eztau balixo marmarka ibiltxi eta gero etxin geatzi mutu. Salatu bihir bada, SALATU! eta kalea urten. Len txaluk jo gentzan, on babesa emon bitzau.

Osakidetzako kolapsun aurrin, Kalitatezko zerbitzu pubikuai BAI! lelopin batuko gaz anbulatoxo aurrin ongoxe eguenin (U-13) eguerdiko ordu batetan. Osakidetzako langillin lan kargi eziñezku bihurtu de ta holaik ezin leike kalitatezko osasunik euki.

Urtarrillak 15 (zapatu) BORROKAK AURRERA DARRAI! manifestaziñoi

EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUtik (ONDARRUn Alamedako PENTSIONISTAK) hau zabaltzeko eskatuzku:

 “2022ko urtarrilan 15in, zapatun, lau urte beteko diz Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduk mobilizaziñoik hasi genduzenetik. Egindako mobilizaziñoin ondorixoz aldarrikatutako eskakizun batzuk lortu diz, bañe ez guztik. Borroka luze horren 4. urteurrena gogoratzeko Zaldupetik 12:00xetan urtengo daben manifestaziñoi eingo dou; Lan Erreformin kontra eta aplikatu nahi doskun KPI mota barrixan aurkako aldarrikapenakin. Mobilizaziñoi horretan parte hartzea animaten zatxuau, bai pentsiodunak, baitxe be lan-aktibun zazenok”.

*Gogoratu be bai, ongo astelehenetik aurrea (urtarrillak 10) hasiko dizela osteabe Alamedako Pentsionistan enkarteladak. Han ikusiko gaz!

Alamedako PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Eurixe egon edo euzkixak urten han egoten diz Alamedako PENTSIONISTAK kalin. Egixe da egueldixe lagun euki ezkeo jenti gexa animaten dala Alameda, gaur bertan pasan astin aldin jente kopuru ixe bikoiztu eindela diñosku antolatzallik (gaur 182 lagun batu diz). 20 minutuko geldialdixan ondoren eta asteko barrixak azaldu eta gero datorren asteleheneako gelditxu diz JO TA KE LORTU ARTE! esanaz.

Azaroan 30 (martitzena) Bizkaiko Arrain Kontserbak BORROKAN!

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuk deitxute, greba egune antolatu dabe azaroan 30 eako Bizkaiko Arrain kontserbetako lantegixetan. Sektoreko negoziaziñoi mahaxan aurrerapasoik ez dala emon salatzeko ta euran lan hitzarmenai entzungor eitzelata ez dabe beste bideik ikusten greba juti baño. Hori dala ta motorrak berotzen ipinitxue greba egun zabal bat lortzeko.

KONTSERBA konbenixo duin bat eskatzeko, herrixan eingo dizen mobilizaziñoin deialdixak:

Azaroak 27 (zapatu): Eguerdiko 12:30 konzentraziñoi Ortiz enpresa aurrin.

Azaroak 30 (martitzena): GREBA EGUNE! eta goxeko 11:00 tankonzentraziñoi Ortiz enpresa aurrin.

Alamedako PENTSIONISTAK BORROKAN!

Gaur be han ikusi douz herriko PENTSIONISTAK Alamedan batute. 12 xak puntun pankarti zabaldu dabe eta 20 minutuko egonaldixe eindabe 166 lagunek. Bertan euazen bittartin asteburun hego Euskal Herriko hiriburutan ein dizen mobilizaziñoin inguruko informaziñoi zabaldu dabe eta datorren astin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. JO TA KE LORTU ARTE!