Elkarretaratze berezixe ospatu dabe gaur eguerdixan ALAMEDAko PENTSIONISTAK. On dala 4 urte hasi zin batzen Alamedan herriko edadekuk pankarta atzin. Gaur 215 lagun batu diz bertan, aurrezku eitze, bertsuk botatxue eta etxetxuen 20 minutuko egonaldi guzti abesten pasa dabe. Datorren astelehenin be han eongo eidi esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Atzo, astelehenin, betiko lez Alamedan batu zin herriko edadekuk pankarta atzin 20 minutuko geldialdixe eiñaz. Antolatzallin arabera 167 lagun batu zin bertan eta ekimen barri baten albisti zabaldu ben. Jakingo dozue honezkeo Bankuk eta Aurrezki kutxak zerbitzuk murriztutxuezela digitalizaziñoin ondoren eta horren ondorixoz, adibidez, adiñekuk arazo larrixak eukitxen dotxuela euran diruk atateko. Hori dala ta, Bizkaiko PENTSIONISTAN Mugimenduk udaletxitan moziñoik sartutxue. Hainbat eskaera daz jasota moziñoi hortan, esate bateako herrixetan dazen banku eta aurrezki kutxetako lehiatilletan adinekuai aurrez aurreko zerbitzuk bermatzi.
Hamen, gaur goixin moziñoi udal erregistrun sartzea jun dizen pentsiodun talde bat.
Otsailak erdixin be kalin egon diz herriko PENTSIONISTAK euran pankarta atzin. Gaurko bilkuran 168 lagun eon dizela esasku antolatzallik ta 20 minutuko geldialdixe ein eta gero eta asteko barrixak entzun ondoren datorren asteleheneako gelditxu diz osteabe. Jo ta Ke LORTU ARTE!
Han egon diz gaur be herriko PENTSIONISTAK Alamedan (gaur aterkin azpixan).12 xak puntun zabaldu dabe pankarti PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! Gaur 164 lagun eon eidiz, 20 minutuko geldialdixe ein ondoren eta astin eon dizen mobilizaziñoin inguruko informmaziñoi zabaldu ta gero amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astin be han eongo eidiz esanaz.
Hurreatzen du egune LAN ERREFORMI onartzeko edo ezeztatzeko ta horren aurrin guk kalea urten birdouela pentsaten jarraitzen dou presiñoi etxeko. Lan erreforma honi EZ! Hemen erabaki! eta Burujabetza bizitza duiñerako! eskatzen dou. Hego Euskal Herriko herri desberdiñetan urtengo dou kalea gehiengo sindikalan deixai jarraitxuz. Ondarrun eguaztenin (O-2) Alamedan batuko gaz eguerdiko 12xetan. Han ikusiko gaz!
Han ikusi douz gaur be gure edadekuk euran (danon) eskubidik eskatzen pankarta atzin. Gaur 184 lagun egon diz Alamedan 20 minutu ingurun eta gelditzeko asmoik ez ei dauke esan dabe bertan. PENTSIONISTAK kobra daben (300 euro eskas) extrin ingurun berba eindabe, domekan Osakidetzako langillin eta lehen arreta zerbitzun alde mobilizaziñoitxan be lelengoko lerrun egon eizin ta datozen Lan erreformin kontrako mobilizaziñoitxan be kalea urtengo dabela be esan dabe. Astelehenin Alamedan eongo eidiz osteabe esanaz amatxu dabe gaurko ekimena.
Zapatuko manifin ostin gaur Alamedan batu diz osteabe herriko PENTSIONISTAK. Gaur 163 lagun ixan diz bertan egon dizenak pankarta atzin 20 minutuz , bittartin zapatun ein zin mobilizaziñoin inguruko baloraziñoi eindabe. Datorren astelehenin be han eongo dizela baieztatu dabe, JO ta KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko enkarteladi.
Tokomotxo KPI, genero arrakala+pentsio minimukin AMATXU, Erretiru EZ atzeatu, plan pribatuk EZ sustatu. Pentsiodunak 4 urte darue borrokan helburu honek lortzeko. Arrazoik soberan daz: Gaur (U-15) DANOK KALEA! Egin dezagun posible EHxan.
Gaur Osakidetzako anbulatoxu aurritan batu gaz OSASUN PUBLIKUn sinisten douen herrittarrak. Lehen arretan MURRIZKETAIK EZ! eta Kalitatezko OSASUN PUBLIKU! pankartin atzin eon gaz 165 lagun (tartin bertako bihargiñak)15 minutu ingurun Kamiñazpin dan anbulatoxo aurrin .