Beste urte bat eta erreibindikaziñoi egune ixango dau aurten be Maiatzak 1 a. Bihargiñak gazen heiñin, gure lan baldintzak (soldatak, lan finkuk, osasun baldintzak,…) hobetu beharra aldarrikatzeko kalea urteti tokaten gasku, eta holan eingou. Urtik Maiatzak 1 asko dauke, ezta egun soil bat, kontserberak euki dabe aurten euran Maiatza 1, iez Tubacexekuk eurana euki ben, Artiach ekuk be euki dabe, bixar beste batzuai tokako gakue.
Gu, geure artxibuk arakatzen ibili gaz eta behian azaltzen dan argazkixe oso inddar handiku dala ereisten gasku, MARKEXAn ukabillak adierazten dau hori danoi. Urtik pasa diz, borrokak galdu eta irabazi etxen diz. Etxin geatute ezta lorpenik. Danok kalea! Guk, L.A.B. sindikatuk etxen daben deialdixaz (ALTXA! egin dezagun posible!) bat etxen dou. Maiatzak 1 in danok Bilboa!



