PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

Alamedako PENTSIONISTAK beste behin be batu diz gaur eguerdixan pankarta atzin PENTSIÑOI DUIÑAK eta GIZARTE SEGURANTZA PROPIXU eskatzen. Gaur 135 lagun batu diz antolatzallin esanetan eta astik emon daben barrixak atxik berba eindabe (gitxieneko PENTSIÑOI 1080 euro eskatzeko, entzerroni antolatuko dabe Bilbon, Martxoan 18 xan manifa nazionala Bilbon…) Datorren astelehenin be bertan eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurku. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Alamedako PENTSIONISTAK borrokan!

Hotzai eta eurixai aurre eiñaz (5 grado) Alamedan batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaur 95 lagun zenbatutxue antolatzallik (alkati barne), 20 minutuz egon diz bertan ta astin egon dizen barrixan barri emon dabe (Frantziko estadun pentsiñoin ingurun egon dizen mobilizaziñoik atxik elkartasune eskaini dotze Euskal Herriko Pentsionistan Mugimendutik) ta datorren astelehenin be han eongo eidiz baieztatu dosku. Jo ta Ke Lortu arte!

PENTSIONISTAK borrokan 2023 an be!

Astelehenero lez gaur 12 xak puntun Alamedan ikusikouz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. 2023. urtin be danon eskubidin alde borrokan jarraitzen dabe, aurten 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik (Ondarrun otsailak 26 an beteko dabez) ta hori dala ta zeozer berezixe prestatu nahi dabe. Hain gatxe ete da ulertzi bixitxeko pentsiñoi duin bat euki birdauela edozein pertsonak? Alamedako Pentsionistak esaten daben latxeik, “Etxin geatute jai dakau, kalea urten birdou!” gauzak lortzeko. Bixar danok Alameda!

*Egueldi txarra aurre ikusten dabelako aterkiñe eskun eta ondo abrigati ahaztu baik!

Alamedako PENTSIONISTAK kalin gaur be!

2022ko azkanengoko enkarteladi burutu dabe gaur eguerdixan herriko PENTSIONISTAK, beraz datorren urteko urtarrillan 9 rarte opor txiki batzuk hartuko dabe euran mobilizaziñoitxan. Gaur pankarta atzin 152 herrittar batu dizela esazku antolakuntzatik, 20 minutu eon diz Alameda erdixan eta ohiko abestixe ta gero agurtu diz datorren urtearte.

Nahitxe Alamedako ekimenai aurtengoz agur esatzen, Abenduan 22 an eguerdiko ordu batetan Anbulatoxu aurrin eingo dan elkarretaratzea juteko deixe ein dabe, OSAKIDETZA DEFENDA DEZAGUN! lelopin. Guk ez badou borrokatzen osasungintza duin baten alde, gero eztau balixoko negarrik etxi. Mediko nahikoik eztala, txandi datorren urteako emozkule….Etxin geatute ixe ezta lortuko!

Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Epeletan gustoa egoteko lakoxe egune zan gaurku bañe aterkiñak eskun hartu eta Alameda jun diz gaur be herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta Alamedako etxin aterpin batu diz 125 herrittar PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN! lelopin. Datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE kalin gaur be Ondarrun!

12 xak puntun batu diz gaur be Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 145 lagun batu eidiz antolatzallin arabera. 20 minutu egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak gai honen ingurun zabaldutxue. Datorren otsaillin 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik eta ekintza desbardiñak etxi pentsaten dabizela be argitxu dabe. Amaitzeko, eurak asmatako kanti abestu dabe eta datorren astelehenin be han eongo eidiz esanez amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta ke LORTU ARTE!

ALAMEDAko PENTSIONISTAK kalin!

Ondarrutarrok ez gaz etxin geldik egoteko jaxo, goxin ERNAIko gaztin aldarrikapenak altza douz Turrunea eta on herriko PENTSIONISTAN mobilizaziñoin ingurun idatzikou. Gaur, beste behin be eguerdiko 12 xetan Alamedako etxin aterpin batu diz pankarta atzin gure edadekuk. 130 lagun egon eidiz diñosku antolatzalletako batek, eurixai aurrez eiñaz. 20 minutu bertan egon diz, betiko morun kantaten amatxu dabe ekimena eta datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe. Jo ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

611 etxe huts ondarrun…

Ondarruko Ernaik bideo hau elkarbanatu dau sare sozialan bidez herrixan dakauen etxebizitzin problematikin ingurun. Kalitan agertu zin zenbaki misteriotsuk argitzen dabe bideun azalpenin.

Ikasturte honetan Ondarruko Ernaik hauxe gaixe landuko dau, gaztik emantzipateko dakarren arazu herrixan 600 etxetik gora hutsik eonda. Herrixan aspalditxik sustraitxutako arazu dala hau ezin leike ukatu. Etxebizitzin prezixo disparatauk, alokairu garestixak, okupaziñoirako zailtxasunak… eta beste herri batzutan aspaldi hasi zana be aia da gurea, Airbnb eta antzeako piso turistikun gorunzko joeri. Bitxartin gaztin emantzipaziñoi batazbesteku 30-34 urtetan…

Erribera Kalea, Harategi Kalea, Iparkale, Iparragirre Kalea, Kalandi, Nasa Kalea, Sabin Arana
eta Txomin Agirren 175. Antiguako Ama Kalea, Artabide, Egidazu Kaia, Itsasaurre Plaza, Kafeatze
pasealekua, Kanttoipe Kalea eta Zubiaurre Anaien Kalean 153. Artibai kalea, Ikastola Kalea, Kamiñalde
Kalea, eta Iñaki Deunan 124. Magdalena Kalea, San Juan Turru Kalea, Txorierreka Kalea eta Zaldubide
Kalea 73. Errentexa, gomendi eta Gorozika auzutan 16. Kaminazin 71. Danea 611 etxe hutsik herrixan. Eta
bitxartin zemat gazte etxe baik?

Beraz hasieri emon dotsa Ondarruko Ernaik aurrerantzin jorratuko daben lanketiai: ETXEBIZITZA PROBLEMATIKI

Txingor euritan Aurrera…PENTSIONISTAK KALEA!

Euri zaparrarai aurrea eiñaz han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Gaur Alameda erdixan ez diz egon, aterpi beharrezku ixan dalako euazen zaparrarakin. 20 minutu eon diz pankarta atzin 85 lagun, asteburun egon dizen mobilizaziñoin ingurun hausnarketi ein dabe eta datorren asteleheneako deixe etxen amatxu dabe. Etxin geatute ixe ez dala lortzen da, JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko elkarretaratzi.

Ondarruko PENTSIONISTAK borrokan!

Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun batu diz pankarta atzin 130 lagun antolakuntzakun esanetan. 20 minutu egon diz bertan eta besteak beste dei berezi bat eindabe zapatun (A-19) Bilbon eingo dan manifa juteko, SOLDATAK eta PENTSIÑOIK benetako KPIaz eta galerak Berreskuratuaz ABERASTASUNA BANATU! eskatzen. Manifestaziñoiko deitzalli, BIZKAIKO PENTSIONISTAN MUGIMENDU de.

Alamedako pentsionistak gogoratu dabe, datorren astelehenin be Alamedan batuko eidiz, Jo Ta Ke LORTU ARTE!