PENTSIONISTAk mobilizaziñoikin jarraitzen dabe!

Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK asteleheneroko ekimenin. Gaurkun pankarta atzin 111 lagun ipini diz, tartin alkati ta EH Bilduko bi zinegotzi.

Komenta dabe bankuk eta energixa enpresek izugarrizko benefizixuk eukitxuezela eta gaiñetik Sozietate Zergan eingotzen rebajiaz gitxia jasoko dala zergetan bañe pentsionistak aldiz, eros ahalmena galtzen duzela urtetik urtea.

Horrez gaiñ, eguazteneko KORRIKAn parte hartzeko gonbidapena ein dabe; ixan be, iluntzeko 20:18xan aillako da herrire Mutrikutik.

Apirilaren 13rarte “oporrak” hartzi pentsa dabe eta euran bertsuk kantata amatxu dabe elkarretaratzi. JO TA KE LORTU ARTE!!!

Eskubide sozialan alde, PENTSIONISTAK Borrokan!

Beste astelehen bat, eta ahaztu gazku zenbat duzen, han egon diz Alameda erdixan herriko PENTSIONISTAK. 12xak jota zabaldu dabe pankarti eta beran atzin 107 lagun ipini diz, tartin alkati eta EH Bilduko hiru zinegotzi.

Gogoratu dabe bixar, martxoak 17xan, greba orokorra dala deitxute eta eurak bat datozela egun horretako aldakarrikapenakin eta deixe eindabe parte hartzeko arratsaldin eingo dan manifestaziñoin, Zaldupetik arratsaldeko18:00etan urtengo dabenak.

Gaiñea eguenin Korriki hasiko dala esan dabe eta Ondarrutik datorren eguaztenin, martxun 25in, iluntzeko 20:18an pasako dala. Pentsionistak be hantxe egongo dizela baieztatu dabe!

Datorren astelehenin opor txikixak hartukotxuez Aste Santu dala ta.

Euran bertsuk kanta eta JO TA KE LORTU ARTE!!! oihukatute amaitxu dabe elkarretaratzi.

Greba orokorra ate joka! M-17 borroka egune!

Martxun 17an GREBA OROKORRA da deitxute Hego Euskal Herrixan. Lanbide arteko gitxieneko soldati 1500€, soldatak hobetzi, aberastasunan banaketi eta hau danau HAMENTXE erabakitxi diz gexengo sindikalak greba honetan exijiuko dotxuezen aldarrikapenetako batzuk.

Herriz herri lanketa ezberdinak etxen dabiz greba egune antolatzeko sortutako greba batzordik eta Ondarru ez da atzin gelditxu. Propagandiaz, informaziñoi banaketiaz, eragile ta talde ezberdinan lanketan buru belarri dabiz. Horren adibide herriko paretak eta giru!

Inguruko lantoki handixenetan, Cikautxon eta Kiden adibidez, bozketak ein dotxuez grebin ingurun eta Martxun 17 an grebi eingo dabe.

Greba eguneako honetxek deialdixak ein dabe greba batzordetik.

Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Zahartzaro duin bat eukitxeko PENTSIÑOI duin bat euki birde ta gauzak berez ez doskunetik emoten BORROKATUZ lortzen diz, ezta besteik. Aurrez idatzi douena ondo be ondo ulertzen dabe Ondarruko PENTSIONISTAK eta euzkixe egon edo aterkin azpixan egon ez dabe hutsik etxen astelehenetako enkarteladai. Gaur be, han ikusi douz pankarta atzin eta han batu diz 121 lagun, tartin EH Bilduko hiru zinegotzi eta herriko alkati.

Gogoratu dotxuez aurreko astin ixandako mobilizizañoik eta pentsionisten mugimenduk babestutakuk; alde batetik; Martxoak 3ko Gasteizko ekitaldi jendetsu eta hunkigarrixe, eta, bestetik, atzoko Emakumin Eguneko manifestaziñoi jendetsuk Euskal Herrixan luze zabalin ein zinak, geure herrixan be bai.

Horrez gain, esan dabe datorren MARTXOAK 17ko greba deialdixak zuzen zuzenin ikutzen dotxuzela pentsionistak. Ixan be, aldarrikapen nagusixe Gutxieneko Soldatin igoeri eskatzen dalako eta eurak eskatzen dabe gutxieneko soldata hori gutxieneko pentsiñoiaz parekatzi. Beraz, eskatu de era aktibo baten parte hartzeko eingo dizen mobilizaziñoitxan, goixin (12:30xetan) Bilbon eingo dan manifestaziñoin eta arratsaldin Ondarrun Zaldupeko zubitxik hasitxe (18:00etan) eingo dan manifestaziñoin.

JO TA KE LORTU ARTE!

Eskubide sozialan alde PENTSIONISTAK BORROKAN!

Martxoak lelengoko astelehena ta herriko PENTSIONISTAK ez dabe hutsik ein Alamedako konzentraziñoin. Gaur be 12xak puntun zabaldu dabez pankartak (gaur aspaldiko partez, egun eguzkitsuaz) GUTXIENEKO PENTSIÑO=GUTXIENEKO SOLDATI eta 8 URTE ALAMEDAN JO ta KE! ta euran atzin 115 herrittar, tartin alkati eta EH Bilduko bi zinegotzi.

Azaldu dabe Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendu (EHPM) estatuko beste pentsionisten mugimendutako taldikin batea Espaniko Legebiltzarreko ordezkari batzukin batzartu dizela euran aldarrikapenen barri emoteko. BNG, EH Bildu, ERC, Sumar eta Podemoseko parlamentaixukin batu zin.

Horrez gain, gogorazi dabe bixar 50 urte beteten dizela Martxoak 3ko sarraskixana, eta arratsaldeko 7retan monolitun aurrin eingo dan ekitaldire juteko deixe be ein dabe.

Gaiñea, esan dabe domekan, Martxoak 8, Emakumin Eguneako Ondarrun hainbat gauza dazela antolatute: 11etan mahai inguru Etxelilan; ondoren, 13:00etan manifestaxiñoi bertatik Etxelilatik hasitxe etab.

Amaitzeko, aitxatu dabe abendu eta urtarrilin saltzen eon zin txartelen zenbaki saritxuk urten dabela. Otsailan 28xan ein zala zozketi eta 8302 zenbakixe ixan zala saritxu, Portugaleten toka dala azaldu dabe.

Euran bertsuk kanta eta elkarretaratzi amaitxu dabe JO TA KE LORTU ARTE!!! ohiukatute.

PENTSIONISTAK txingor euritan aurrea!

Eurixe gelditxu baik euki dabe gaur Alamedako PENTSIONISTAK etxen daben enkarteladan astelehenero. Zumardi etxeko aterpin zabaldu dabe pankarti hamabixak puntun eta hogei minutoz egon diz bertan. Nahiz eta Egueldixak jente bat atzea bota daben 79 herrittar egon diz bertan. PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE, JO TA KE! Datorren Astelehenin be Alamedan egongo dizela ziurtatu dabe!

PENTSIONISTAK pankarta atzin gaur be!

Jo ta Su dabiz borrokan gure herriko PENTSIONISTAK eskubide sozialan alde, danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen, gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Gaur be han egon diz betiko lez Alamedan, puntualak, 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI eta beran atzin 95 herrittar ipini diz (herriko alkati tartin).

Gogoratu dabe Euskal Herriko pentsionistak mobilizaziñoikin jarraitzeko prest dazela eta azalduko dabela hurrengo astitan zer ekintza proposaten daben.

Bañe hortik aparte, dana ezta ixango elkarretaratzi eta manifestaziñoi eta hilan 23an bazkaxe etxeko asmu erakutsi dabe. Ondarruko Alamedako pentsionistak 8 urte beteko dabe Alamedan batzen eta hori ospatzeko Antiguako aman bazkaxe etxeko asmu dakarre. Horretxeatxik, datorren astelehenin ixenak emoteko aukeri eongo da eta bazkatxako diru be aurretik bertan jasoko dabe (18€). Ixez be giro onin bazkalduben eta ia aurten be taldetxu eder bat batzen dan.

JO TA KE LORTU ARTE!

Otsailak 4 (eguaztena) M-17ko Grebi prestateko batzarra!

ELA, LAB, STEILAS, Etxalde eta Hiruk (Hego Euskal Herriko sindikatuk) deitxute martxoaren 17rako greba orokorra iragarri dabe, Hego Euskal Herrixan Lanbide arteko Gutxieneko Soldati (LGS) propixu (1.500 € / hilean) defendateko.

Herrixan deialdi horreaz bat etxeko eta motorrak berotzen juteko, batzar bat eingo dabe datorren eguaztenin (Otsailak 4) arratsaldeko 6retan Kofrai Zaharrin.

Dagoeneko martxan hasitxe daz kontzientziaziñoi kanpañi aurrea erunaz greba egunan ingurun. Pankarta bidez, triptikuk zabaltzen, eskualdeko batzarrak etxen…batu zeube borroka!

Herriko PENTSIONISTAK jo ta su!

Alamedan batu diz beste behin herriko Pentsionistak ohitxuri bihurtu dan latxeik. 12xak puntun zabaldu dabe pankarti GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI, gaur babespin, ta beran atzin 98 herrittar (tartin alkati ta EHBilduko bi zinegotzi).

Hainbat gai azaldutxue, tartin botikan ordainketiai buruzko datu batzuk emon dotxuez, esate bateako hilin gehixenez zenbat ordaindu biko dan bakotxan pentsiñoin arabera. Gero, esan dabe be bai Aldundiko ordezkaixakin bilera bat ein dabela pentsionionisten ordezkaixak… ia zer urteten daben hortik.

Datorren hilin, 8 urte beteten diz herriko pentsionistak Ondarruko Alamedako mobilizaziñoikin hasi zile eta zeozelan hori ospatzeko eta gogorarazteko asmu dakarrela esan dabe. Jungo diz zabaltzen informaziñoi eta guk jakinaraziko dou hamendik.

Datorren astin barriro batuko diz Alamedan. JO TA KE, LORTU ARTE!!!

Zortzi urte eta gero, PENTSIONISTAK AURRERA!

2018. urtin hasi zin mobilizaziñoikin PENTSIONISTAK ta 8 urte berandua kalin jarraitzen dabe. Gaur eguerdixan zabaldu dabe euran pankarti GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI ta beran atzin 102 lagun ipini diz (tartin alkati ta EHBilduko bi zinegotzi).

Gogoratu dabe zelan hasi zin mobilizaziñoikin: 2011 eta 2013an murrizketak eta pentsiñoik izoztute euki zitxuezen; gero, 0,25 altzatzen 2018xan eta hori ikusitxe zeozetan hasi bizile pentsata mobiuten hasi zin. Gaur arte zenbat elkarretaratze, manifestaziñoi, entzerrona, eta abar… herriz herriz eta hiriburutan. Azkana ixan da Herri Ekimen Legegili bultzatzeko 145.142 sinadura batzi EAEn, holan Legebiltzarrin eztabaidatu ahal ixateko gitxieneko pentsiñoi gitxieneko soldatiaz parekatzi; ba aintzakotzat be eztotxuez hartu PNVk eta PSEek.

Eurak argi laga dabe burrukan jarraitzeko asmu daukela, bañe ospatu be eingo dabela otsailin 8 urte beteko dizela Alamedako elkarretaratzikin hasi zile.

Jo ta Ke LORTU ARTE!

Lea-Artibaiko elkarretaratzik diz azpixan ikusiko dozuenak.