Ekologixi
Larruskainen arbolak landatu dotxuez
Udalak Larruskainen dakazen lurretan arbolak landatzea jun diz gaur ondarrutarrak, eta batxe Bizkai guztitxik etorritxako jenti be. 175 arbola sartutxuez. Batez be haritzak eta urkixak.
On dala bi urte martxan ipinitxako proiektu de hau, Lurgaia fundazinoi eta udalan artin, eta asmu de bertoko arbolakin 15 hektareako baso bat sortzi.
Ondarruko basun histoixiai buruzko komikixe ata dau udalak
Ondarruko basuai buruzko komikixe ata dau Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordik, Kaieten marrazkixakin, eta Nahia Gartzia herriko biologin eta historiazalin laguntziaz.
1500 kopixa banatutxuez ikastetxitan, eta laster liburutegixan be ahalko da lortu.
Hamentxe ahal dozue irakurri: http://www.ondarroa.eu/Documents/koimikia_basoak_azkena.pdf
Otsailak 21 (zapatu) zuhaitz eguna Larruskainen
Ondarroako Udala 15 hektareako baso autoktono bat landatzen dabil duela bi urtetik Larruskainen dituen lur publikoetan, Lurgaia fundazioaren laguntzarekin.
Aurten ere zuhaitz eguna ospatuko da bertan, herritarrekin batera landaketak egiteko. 500 arbola landatuko dira, denak bertoko espezieak.
Landaketa otsailaren 21ean izango da. Goizeko 9:30ean batuko gara Larruskaingo plazan, San Inazio eliza aurrean.
Herritarrek izena eman behar dute aurretik helbide hauetan: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
Iazko landaketen argazkiak hemen dituzue: https://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/
Saturranen agertutako erruberak portukuk eta txalopetakuk diz
Eguzki talde ekologistik hauxe bixaldusku:
Aurreko batean salatu genuen Saturrarango errekan gurpilak agertzen zirela. Errubera horiek zuloak eta sokak dituzte, eta txalupetatik eta portutik itsasoak ekarritakoak dira.
Txalopa jabeei eta portuko arduradunei eskatzen diegu gurpil zaharren ordez beste alternatiba batzuk erabiltzeko. Ondarroako portuan bertan badaude hormara lotuta dauden gomazko paloak.
Saturraneko erreki errubera zaharrez beteta da
Eguzki talde ekologistik salatu dau Saturraneko errekan 7 errubera zahar baino gexa dazela botata.
Zein ibiltxen da errixure erruberak botaten? Ezta konturatzen zelako kalti etxen daben? Geuk ezparouz zaintzen geure errekak, zeinek zainddukotxuz?
Hamen dakazuez argazki guztik: https://eguzkiondarru.wordpress.com/2015/01/13/saturraran-erreka-gurpil-zaharrez-beteta-dago/
Ez bota zamarrik itsosa!
Eguzki talde ekologistik bixalduskuz honek argazkixok. Ikustezuen latxeik, hondartzan itsosa botatako zamarrak agertzen diz egune jun eta egune etorri. Txarrena da horrek zamarrak desein etxen dizela itsosun, eta partikula toxikuk soltaten juten dizela. Horrek partikula toxikuk geure platerin amaitzen dabe arraine jaten douenin.
Zainddu geure itsosu eta ez bota zamarrik ureta!
Saturraneko errekan koipi bota dabe
Ondarrutarron gabonetako erregalu: zamarrak!
Ondarruko Eguzki talde ekologistik bixaldu doskun idatzixe da hau:
https://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/12/26/ondarrutarron-gabonetako-oparia-zaborra/
Hauxe ixango da ondarrutarrok Larrabetzu, Lemoa, Alonsotegi edo Zallako herritxarrai bixalduko dotsauen erregalu: zamarrak. Euran herrixetako zabortegixetan botateko milak kilo zamar.
Horretan zamarretan jungo diz birziklagarrixak dizen mateixal asko (plastikuk, kartoik, organiku…) eta Bizkaiko zabortegixetan usteltzen eta kontaminaten amaitxuko dabe.
Ia urte barrixaz ohitxurak aldatzen douzen. Ia urte barrixaz gexa birziklaten douen eta zamar gitxia sortzen douen. Danon osasunak eskertuko dau!



















