Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio.
Apuntatu nahi duenak bide hauek erabili behar ditu: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
Irakurtzen jarraitu
Ekologixi
Azaroak 23 (domeki) V. lora eta landare azoki
Azarun 19 eta 21in ikastaru, “Nekazaritza ekologiku zeure etxin”
Arrain arriskutsuk geure uretan (ezin leikez jan)
Ongo egunetan egunkari, irrati eta telebistan agertu dan albisti ixan da. Eta gaur ONDARRUko Kofraixan ikusi ahal ixan dou halakoxe arrain bat. Beran ixena Lagocephalus Lagocephalus de eta esan birde toxiku dela jaten bada. ARLANPI txalopik lehorreratu dau eta AZTIkuk erun dabe ikertzea. Hamen dakazue beran argazkixe.
Zerri zelan erabili?
Hauxe argazkixe jaso dou, aspaldi Eguzki taldik einddaku Kantxope Errebueltan. Zoritxarrez, bertan agertzen dan mezuk ontxe be balixo dau.
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/11/10/aspaldiko-mural-bat/
Zer botaten dou zamartza?
Ondarroa Zero Zamar taldik zabaldu daben kartela. Ze pentsaue emoten dau. http://ondarroazerozamar.wordpress.com/2014/10/31/zer-botatzen-dugu-zamartzara/
Artibai kalin be konposta etxen hasi diz
Beste 13 familixa hasi diz Artibai kalin konposta etxen. Eta laster gexa ixango ei diz, euran etxeko jateko hondakinak ongarri bihurtuko dotxuezenak. Holan, askoz be zamar gitxia sortuko dabe. Eskerrik asko eta animo!
Informazinoi gexa hamen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/Artibaikaleanauzokonpostaegitekotokiamartxanipiniduudalak.aspx
Zemat leko okupaten dabe kotxik Ondarrun?
Ondarruko eguzkik bixalduskun idatzixe da hau:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/10/06/zenbat-leku-okupatzen-dute-kotxeek-ondarroan/
Ondarroan 3.248 kotxe daude. Hau da, 3 pertsonako kotxe bat baino gehiago.
Kotxe hauek espazio asko okupatzen dute. Bakoitzak 8 metro kuadro inguru dituela kontuan hartuta, Ondarroako kotxe guztiek 25.984 metro kuadro okupatzen dute, 2,59 hektarea (kotxetik ateratzeko behar den tartea, eta maniobra egiteko behar den espazioa kontatu barik).
Hau da, kotxe guztiak bata bestearen alboan ipinita, Ondarroako Alde Zahar guztia okupatzea lortuko genuke. Herriko kotxe guztiak kenduta, Zaldupe futbol zelaia baino 4 bider eta Itsas Aurre plaza baino 11 bider espazio handiagoa lortuko genuke.
Guazen Ondarruko paisaje naturala zaintzea!
Ondarruko Eguzkik bixaldu doskun idatzixe da hau:
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/09/02/goazen-ondarroako-paisaia-naturala-zaintzera/
Imajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat.
Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta inpaktu paisajistiko oso handia eta kaltegarria daukan.
Arrazoi askorengatik, geure herri inguruan dauzkagun basoak behin eta berrio botatzen dira: egurra lortzeko, bideak zabaltzeko…
Baso horiek botatzeak kalte ekologiko asko dauzka: lurren higadura, bioaniztasun galera… baina baita beste kalte bat ere, gehinetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea.
Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasi denez, hauxe eskatzen diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…
Babes hori handiagoa izateko, udalak baso eta lur horiek erosi eta publiko bihur ditzake.
Zain dezagun geure paisaia urbano eta naturala!
Jaxetan ondo pasa eta birziklatu!
Ondarru Zero Zamarrekuk bixalduskun mezu:
http://ondarroazerozamar.wordpress.com/
Ondo pasateko ez da zetan kalik zikinddu.
Baso bakarra nahiku de ondo pasateko. Eta hondakinak bakotxe beran lekure bota.
Ondo pasa eta birziklatu!














![DSC_0159[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2014/08/dsc_01591.jpg?w=636&h=477)