Otsailak 21 (zapatu) zuhaitz eguna Larruskainen

KARTELA Larruskain 2015Ondarroako Udala 15 hektareako baso autoktono bat landatzen dabil duela bi urtetik Larruskainen dituen lur publikoetan, Lurgaia fundazioaren laguntzarekin.

Aurten ere zuhaitz eguna ospatuko da bertan, herritarrekin batera landaketak egiteko. 500 arbola landatuko dira, denak bertoko espezieak.

Landaketa otsailaren 21ean izango da. Goizeko 9:30ean batuko gara Larruskaingo plazan, San Inazio eliza aurrean.

Herritarrek izena eman behar dute aurretik helbide hauetan: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net

Iazko landaketen argazkiak hemen dituzue: https://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/

Saturranen agertutako erruberak portukuk eta txalopetakuk diz

Eguzki talde ekologistik hauxe bixaldusku:

Aurreko batean salatu genuen Saturrarango errekan gurpilak agertzen zirela. Errubera horiek zuloak eta sokak dituzte, eta txalupetatik eta portutik itsasoak ekarritakoak dira.

Txalopa jabeei eta portuko arduradunei eskatzen diegu gurpil zaharren ordez beste alternatiba batzuk erabiltzeko. Ondarroako portuan bertan badaude hormara lotuta dauden gomazko paloak.

image

Ez bota zamarrik itsosa!

Eguzki talde ekologistik bixalduskuz honek argazkixok. Ikustezuen latxeik, hondartzan itsosa botatako zamarrak agertzen diz egune jun eta egune etorri. Txarrena da horrek zamarrak desein etxen dizela itsosun, eta partikula toxikuk soltaten juten dizela. Horrek partikula toxikuk geure platerin amaitzen dabe arraine jaten douenin.
Zainddu geure itsosu eta ez bota zamarrik ureta!

image

image

image

Ondarrutarron gabonetako erregalu: zamarrak!

Ondarruko Eguzki talde ekologistik bixaldu doskun idatzixe da hau:

https://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/12/26/ondarrutarron-gabonetako-oparia-zaborra/

Hauxe ixango da ondarrutarrok Larrabetzu, Lemoa, Alonsotegi edo Zallako herritxarrai bixalduko dotsauen erregalu: zamarrak. Euran herrixetako zabortegixetan botateko milak kilo zamar.

Horretan zamarretan jungo diz birziklagarrixak dizen mateixal asko (plastikuk, kartoik, organiku…) eta Bizkaiko zabortegixetan usteltzen eta kontaminaten amaitxuko dabe.

Ia urte barrixaz ohitxurak aldatzen douzen. Ia urte barrixaz gexa birziklaten douen eta zamar gitxia sortzen douen. Danon osasunak eskertuko dau!

dsc_0754

dsc_0757

img_20141225_231208dsc_0755

dsc_0753

Nahizu etxeko jateko hondakinak ate aurrin jasoti?  

image

Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio.
 
Apuntatu nahi duenak bide hauek erabili behar ditu: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
 
Irakurtzen jarraitu