Zemat leko okupaten dabe kotxik Ondarrun?

Ondarruko eguzkik bixalduskun idatzixe da hau:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/10/06/zenbat-leku-okupatzen-dute-kotxeek-ondarroan/

Ondarroan 3.248 kotxe daude. Hau da, 3 pertsonako kotxe bat baino gehiago.

image

Kotxe hauek espazio asko okupatzen dute. Bakoitzak 8 metro kuadro inguru dituela kontuan hartuta, Ondarroako kotxe guztiek 25.984 metro kuadro okupatzen dute, 2,59 hektarea (kotxetik ateratzeko behar den tartea, eta maniobra egiteko behar den espazioa kontatu barik).

Hau da, kotxe guztiak bata bestearen alboan ipinita, Ondarroako Alde Zahar guztia okupatzea lortuko genuke. Herriko kotxe guztiak kenduta, Zaldupe futbol zelaia baino 4 bider eta Itsas Aurre plaza baino 11 bider espazio handiagoa lortuko genuke.

image

Irakurtzen jarraitu

Guazen Ondarruko paisaje naturala zaintzea!

Ondarruko Eguzkik bixaldu doskun idatzixe da hau:

http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/09/02/goazen-ondarroako-paisaia-naturala-zaintzera/

Imajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat.

Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta inpaktu paisajistiko oso handia eta kaltegarria daukan.

Arrazoi askorengatik, geure herri inguruan dauzkagun basoak behin eta berrio botatzen dira: egurra lortzeko, bideak zabaltzeko…

Baso horiek botatzeak kalte ekologiko asko dauzka: lurren higadura, bioaniztasun galera… baina baita beste kalte bat ere, gehinetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea.

Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasi denez, hauxe eskatzen diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…

Babes hori handiagoa izateko, udalak baso eta lur horiek erosi eta publiko bihur ditzake.

Zain dezagun geure paisaia urbano eta naturala!

p1080886

p1080890

p1080892

 

Gazte egunin be reziklaten!

Gazte eguneko bazkaxe antolatzi ezta gauza erreza: 500 pertsonantzako bazkaxe prepara, maxak ipini, jateku banatu, dana jaso eta garbitxu…bihar asko eskatzen dau!

Baine halan da be, gazte egune antolatzen daben gaztik aurten beste pauso bat emon dabe: ahal dan guzti reziklati erabaki dabe. Eta bai lortu be! Plastiko guztik birziklatea erutxuez, eta jateko sobrante guzti txarrixantzako ixan da!

Atzo esan gendun, eta gaur errepikatzen dou: gora Ondarruko gaztik!

P1080816DSC_0138IMG-20140814-WA0008txarri