Urtarrillak 26 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA?

Zientziaren giltzak elkartekuk be martxan hasi diz urte barrixaz batea ta urteko lelengoko hitzaldixe antolatu dabe ongoxe hillan 26rako (astelehena) Kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30xetan. Gai lez, BASOGINTZA EDO BASO EKOLOGIA APLIKATUA? eta hizlari lez IÑAKI ETXEBESTE LARRAÑAGA biologu etorriko da. Hitzaldixan amaieran, BERRITXUko HOSTOZABAL elkartin aurkezpena eongo da. Anima entzutea gure basun inguruko hausnarketak nundik noa dabizen!

Uztailak 11etik 14re MATER txalopi herrixan!

MATER txalopi, aurten be Ondarrure etorriko da. Uztailan 11tik 14 bittartin portun egongo da eta hainbat ekintza eskeiniko dotxue (azpixan dakazue egitarau osu). Zeta datorren galdetukozue askorek, ta erantzune, kontzientzixi biztutea zaborran ingurun, zer kaltegarrixe dan itsosure zaborra botatiaz ta helburu nausixe ZERO ZABOR URETA da. Lehenengoko emanaldixe, Itsas Erraldoien Martxa ixango da uztailan 11an (baixakuk), arratsaldeko 7retan Itsasaurren. Anima ta hartu parte ekintzetan.