Gure patroik argi dauke, gaur EH Bilduntzako botu!

Amatxu de hauteskunditako kanpañi eta gaur botu botatea juti tokaten da, herriko alkati eta Bizkaiko juntetako ordezkaxak aukeratzi tokaten gazku eta . TURRUNE etxen douenok argi dakau, URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA nahi dou herrixe zuzentzeko eta hori aurrea eruteko ekipo sendo bat osatu dau.

Dakixenai ein jamon:

*Gaur beti lez, illuntzeko 9 xetatik aurrea herriko emaitzak altzaten jungo gaz TURRUNIN, kalez kale lelengo eta orokorra amaitzeko.

📹 Herritxarran babesa jasoten da URTZA!

Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarruko EH Bildun hautagaixak herritxar ezberdinan babes mezuk jaso dotxuz bideo bitxartez.

Aste honetan Urtzak berak altza dau sare sozialeta mezu hau gehitxute:

Korreosko botu nahizu ein?

𝐇𝐢𝐥𝐚𝐧 𝟐𝟖𝐱𝐚𝐧 𝐞𝐳 𝐳𝐚𝐳𝐞𝐥𝐚 𝐎𝐧𝐝𝐚𝐫𝐫𝐮𝐧? 𝐓𝐚 𝐳𝐞𝐫𝐫𝐞𝐧 𝐳𝐚𝐢𝐧 𝐳𝐚𝐳 𝐩𝐨𝐬𝐭𝐚 𝐛𝐢𝐝𝐞𝐳𝐤𝐨 𝐛𝐨𝐳𝐤𝐚 𝐞𝐢𝐭𝐭𝐞𝐤𝐨 𝐛𝐚? 𝘏𝘢𝘶𝘹𝘦𝘳𝘢… 𝘪𝘢, 𝘻𝘪𝘳𝘬𝘪𝘯! 𝘌𝘨𝘶𝘦𝘯𝘪𝘯 (𝘮𝘢𝘹𝘢𝘵𝘻𝘢𝘬 18) 𝘢𝘮𝘢𝘪𝘵𝘻𝘦𝘯 𝘥𝘢 𝘦𝘱𝘪 𝘦𝘵𝘢!!! Hurreatu Bilgunea (Nasa kalea) eta lagundukotzue paperak etxen!

Domekan Urtza eta Arnaldoaz batea Lea-Artibaiko zerrendaburun aurkezpena

Domekan (Apirilak 23) 12:00etan, eskualde mailako zitxa berezixe dauke EH Bilduk Ondarrun. Maxatzan 28ko udal hauteskunditako zerrendaburukin ekitaldixe eingo dabe Nasa kaleko bilgunin.

Ekitaldi honetan Urtza Alkortak eta Arnaldo Otegik hartuko dabe berbi. Ondarruko EH Bildutik bertaratzeko deixe ein dabe

Zapatun herri programi danon artin osatzeko saio iraixe egongo da 10:00etan Kofrai Zaharrin.

HARTU BERBI! Eh Bilduk herritxarron kezkak eta proposamenak nahi dotxuz jaso

Ondarruko EH Bilduk motorrak aspaldi martxan jarritxe daukez. Zerrendakidik aurkeztute, Urtza Alkorta alkategaixai elkarrizketi, hitzaldi ziklu, bilgunin irekieri… eta herritxarran iritzixak eta proposamenak jasoteko inkesta bat be zabaldu dau azkanengoko egunetan.

Inkesta hau internet bidez beteteko aukeri da pauso errezetan. Paperin be bete leike bilgunea hurreatute.

↗️𝐀𝐁𝐀𝐍𝐓𝐈𝐍 𝐆𝐀𝐙. 🗣𝘏𝘈𝘙𝘛𝘜 𝘉𝘌𝘙𝘉𝘐.
📲 Bete inkesta hau.

🔗 https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe9AnaO0OcxquTh6jk0G5FXvNgEbVjxhh52qZCGVqpH0dxaOA/viewform

📍Herrixan zein beharrizan dakauzen danok dakiau, baine horrez gain lehentasunak ipintxi be garrantzitsu dou. Zelan bixi zazen eta ze pentsaten dozun arduri doskulako, EHBildutik galdetegi hau bixaltzen dotsuau. Danok hobeto bixitxeko Ondarru baten bidin, hartu berbi!

Abante #EHBildu