Dinamizatzalli: Clara Wolfram Perez sexualitatin, autoezagutzan eta berdintasunin aditu
Boteretsuk sentitzen ahal gara gure gorputza eta desirarekin “konexioan” gazenin, munduk eskaintzen dizkigun aukerak bizitzeko prest. Halan da be, tarteka “konexio” hori galdu dezakegu, eta iruditzen ahal zaigu gure alde erakargarrixe, gozagarrixe, nonbaiten bidin galdu egin dala. Bañe ez da desagertu, berpizteko ate bat behar dau, besterik ez. “Konexio” hori berpizteko dinamikak egingo dou, geure buruaz eta bestikin konektateko, eta trabatzen gaituzten oztopuk gainditzeko.
Egutegixe: Maiatzak 9, 16, 30 | 11:00etatik 13:00eta
Matrikula: 5€
Ixena emoteko: emailez (etxelila@ondarroa.eus) edo telefonoz (664 54 73 67)
Azterketa, ikerketa
OGA testigantzak jasoten dabil bixi douen egoerin errealidadi aztertzeko
Hauxe mezuau aia gaztu Ondarruko Gazte Asanbladatik:


Hamen internet bidez formulaxu beteteko aukeri:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfcTKK92WcAMgCMXYq-3uK76-5YGArN1K2YpNkk7Un_NhST2A/viewform
Martxoak 12 (eguena) “Egokitzapena eskolaratzean” hitzaldixe Kofrai Zaharrin

Martxoak 14 (zapatu) ikastaru Etxelilan: DERIBAK, ONGI BIZITZE FEMINISTARANTZ

“Deribak, ongi bizitze feministarantz” ekonomia feministaren inguruko ikastaru, data barrixaz eta formatu desberdiñaz eukikou Etxelilan. Silvia Piris Lekuona eta Amaia Perez de Orozcok gidatute.
“Deribak. Zer da hau? Pertsona batek edo pertsona-talde batek gidatutako ibilalditzat uler dezakegu Deriba. Deriban, egun bat ematen dugu Deriba hori gidatzen dutenen bizitza markatu duten eguneroko espazioak zeharkatzen, taldeak bizitzaren, sistemaren eta alternatiben arteko loturari buruz egiten dituen galderei erantzuteko asmoz.”
Martxoak 14 (zapatu) | 10:00 – 14:00 / 16:00-19:00* | Matrikula 5€
*Alkarrekin bazkaltzeko aukeri eongo da. ApuntatzerakUn galdetu!
Ondarruko ipar kaioa (Larus hyperboreus)
Interesgarrixe eritxi gasku ASIER ALDALURek (ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEko kidi) idatzi daben artikulu LARUS.EUS blogin Ondarruko kalatxoixak atxik:

Ipar artikoko kostaldean bizi eta kumatzen den kaio zuri haundi hau etorri zaigu bixitan Euskal kostaldera. Orain dela hilabete inguru Ana Mirandak Zumaian ikusi zuen berbera dela antzematen da mokoaren koloreak elkar konparatuta.









Otsailak 20 (eguena) hitzaldixe Etxelilan: EL CASO ALCASER Y LA CONSTRUCCION DEL TERROR SEXUAL.
Hizlarixe: Nerea Barjola Ramos, aktibista feminista eta Microfísica sexista del poder liburuaren egili.
Egutegixe: Otsailak 20 (eguena)
Ordu: 19:00 tan
Leku: Etxelila Antolatzaili: UXU emakumin taldi

Otsailak 17 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin : KLIMA ALDAKETA zientziaren ikuspuntua
Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe eongo da ongoxe astelehenin (O-17) ta gai lez KLIMA ALDAKETA ixango da. ELISA SAINZ DE MURIETA ZUGADI geologu ixango da hizlaxe. Hitzaldixe arratsaldeko 6,30 xetan hasiko da eta berta ezin dabenak hurreatu, periscopetik ikusi ahalko dau.

Otsailak 6 (eguena) gurasuntzako hitzaldixe Kofrai zaharrin: JOLAS LIBREA

Urtarrillak 27 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: ANIMALIA KULTURALAK gaxe hartute
Astelehenin (U-27) hitzaldixe eukikou Beikozinin Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Hizlaxe, JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS biologu ixango da eta gaxe ANIMALIA KULTURALAK nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera. Gogoratu arratsaldeko 6,30 tan hasiko dala eta bertan ezin badozue egon periscopetik zuzen ahalko dozuela ikusi.


HARREMANAK NOLA HOBETU, GATAZKAK KUDEATUZ erakutsikozku Otsaillin tzir Etxelilan
[BOGA-BOGA ELKARTEA] Nerea Redondo Otamendiaz, 4 eguenetan tzir, gatazkak kudeatuz harremanak nola hobetu lantzeko aukeri eukikou Etxelilan.
Otsailak 6, 13, 20, 27 | 17:00-19:00
