Urtarrillan 27 (zapatu) mahainguru MARKIÑAn hondakiñan kudeaketin ingurun

Lea-Artibai eskualdik gai honei adarretatik kolpe eitzan legislatura honetan, ondo etorten da mahai baten ingurun jarri eta eztabaidatzi ta horreta dator ihardunaldi hau.  Herri desberdiñetako esperientzixak ipiniko diz mahaigañin zapato honetan, urtarrilak 27, 10:30etatik aurrea Markiñako Kultur Aretun.
Antolatzaili: EH Bildu Lea-Artibai

urtarrillak 27 markiñan eh bildun mahai inguru

Urtarrillak 18 (eguena) hitzaldixe Etxelilan: GIZONTASUNAK eta FEMINISMOA

urtarrillan 18 hitzaldixe

Hizlarixe: Jokin Azpiazu Carballo (Soziologo eta ekintzaili) Egutegixe: Urtarrilak 18 Ordutegixe: 18:00etan Leku: Etxelila Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Hitzaldixaz: Maskulinitatin bueltako eztabaidak eta gixon taldin sorrerak ez dabe ixan on arte euran benetako irismen eraldatzailin berraztertze kritikoik. Jokin Azpiazuk beran “Masculinidades y Feminismos” liburuaz zalantzan jartzen dau lehen kolpin positibu dan maskulinitate barrixan kontzeptu. Zalantza horren ingurun jarduteko aukeri eukiko dou Etxelilan be.

 

 

Ikastaru Etxelilan urtarrillak 17-24-31, “MENOPAUSIA lantzen” gaxe hartute

menopausia

*Aldez aurretik ixena emoti ezinbesteku de

Ikastaru: Menopausian inguruko lan desberdiñe proposatzen da: emakumin bizitzako momentu garrantzitsu de, non gure aukerak, bai osasun arlun bai emoziñoin arlun inportantzixa handixe dauken. Ideia nagusixe zera da: osasun ikuspuntutik menopausixe ez dala gaixotasun bat ikustaratzi, eta emakumintzat ikasteko eta jabekuntza lantzeko momentu ezin hobi ixan daitekeela erakusti. Gure ziklu ezagutzi, honen amaierak zer dakarren ikasti eta bai anatomikoki, fisiologikoki zein energetikoki ezagutzi. Alde praktikun, Do-in automasaji, inkontinentzixako ariketaren bat, EFT teknika errez bat, testajea eta hainbat teknikaz hitz engo dou, parte-hartzailin interesen arabera.

Irakasli: Maite Onaindia Mayor (Fisioterapeuta) Egutegixe: Urtarrilak 17, 24 eta 31 Ordutegixe: 17:00etatik 19:00eta Leku: Etxelila