
Azterketa, ikerketa
Abenduak 17 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: SISTEMA MIOFASZIALA
ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIK antolatutako hitzaldixe ixango da urte honetan emongo daben azkana, abendun 17ku. Ondarrutar batek emongo dau, NAGORE BASTERRA BERRIDI fisioterapeutik eta gaxe SISTEMA MIOFASZIALA.

Gaur azaroak 28, XABIER AMURIZA kofrai zaharrin
Arratsaldeko 19:00 tan XABIER AMURIZAn berbaldixe eongo da Kofrai Zaharrin EUSKARALDIXAN egitaraun barrun. Ez galdu!

Azaroak 29 (eguena) Famili zaintza jardunaldixe Kofrai zaharrin

Azaroak 27 (martitzena) hitzaldixe Etxelilan: Eraso matxistak herri mugimendutan
Eraso matxistak herri mugimendutan: prebentziño lantzeko zenbait gako’ ixeneko hitzaldixe eskainiko dosku Joxemi Zumalabe Fundazioa -ko lagunak Etxelilan. Ez galdu!

EUSKARALDIXE, Txapi ipintxetik konpromisure!

Maialen Arzalluzek Euskaraldixan harire ein daben kantan esaten daben modun: “Hilabeteetan txapa entzun eta azkenerako jantzi dugu txapa”.
Hasi dou 11 eguneko Euskaraldixe. Ahobizi eta belarriprest rolak hartu eta 11 egunin euskerin erabilera ohitxuretan pausuk emon nahixan. Edo aurreko hilitan emon daben azalpenetatik hori ulertu gendun behintzat. Euskaraz dakiauenok “ahobizi” eta berba ez, baine ulertzen dabenak “belarriprest”, berai euskeraz eitteko gonbidapena luzatuaz. Lelengoko berbi beti euskeraz eitti ixango zan ideala (Bilboa guzenin be bai e!), baine argi da gehixengo batek ez dabela holan eitten, beraz, txapakin, euskaldunak identifikata, ohitxura hori aldatzen lagundu leikelakun kanpaina honek…aurrea!
Kritiki eta autokritiki etxeko momentu ezta gaur (hori be allako da), on aurrea behatzeko momentu de. Ondarrutar gexenok suertez euskeraz bixi gaz. Trasmisiñoi dala, hezkuntzi dala edo ta euskerin militantik gazelako… euskal hiztunak ixaten jarraitzen dou. Bañe ezin geinke lo geatu.
Euskalduntze fasi beste etapa baten sartu dela diñue euskalgintzatik, ezagutzi bermatzen jarraittu bir douela, baine erabilpenin ipiñi bir douela azpimarri. Ba ein daigun dakiauenok euskeraz. Artzen esaldi ezagunak esaten ban modun:
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek egiten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.
Ahobizi txapi soinin douela, ein daigun euskeraz, Bilbon, Aetzen, Tuteran, Irunen… eta Ondarrun…Baten bateaz erdera eitteko ohitxuri badakau, aprobetxa daigun Euskaraldixe hizkuntza ohitxura hori aldatzeko, eta 12. egunetik aurrea be… Ahobizi eta belarriprest!
Beste behin be, herrixe ixango dau arnasbide euskerik!
#EuskalErrepublika
Azaroak 26 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: La TRANSEXUALIDAD explicada desde la ciencia
Zientziaren giltzak elkartik antolatutako hitzaldixe dakau ongo astelehenin. Puri-purixan dan gai bat erungo dabe entzulingana, TRANSEXUALIDADine eta hizlaxe SARAI MONTES AGUILAR hezitzalli ixango da. Arratsaldeko 18:30 an hasiko da eta ezin bazue berta hurreatu, internet bidez ikusi ahalko dozue, periscopen bitxartez.

Azaroak 21 (eguaztena) Zelako Ondarru imajinatzen dozu? 3. batzarra kofrai zaharrin
Azarun 21 (eguaztena) HAPOn saio iraixe eingo da. Hiri Antolamenduko Proiektu Orokorra modu parte hartzallin garatzen dabil Ondarruko udala. Bigarren fasiai irekieri emoteko billeri eingo da Kofrai zaharrin arratsaldeko 19:00tan. On arte eindako herrittarren ekarpenakin osatutako txostenak aurkeztuko diz eta aurrea begirako urratsak definiuko diz.

Ezautzen dozu SILVIA FEDERICIn lana?

Azarun 16 xan eta 23 an Silvia federici ekintzaile feministin lana ezautzeko aukeri eukikou Etxelilan, Amaia Astobiza Uriarten eskutik.
Horretako, ‘Soldataren patriarkatua’ (Katakrak, 2017) liburu erabiliko dau. . Bertan ikusten da zelan hasierako urte haietan plazaratutako kontzeptuai esker eztabaidatzen dan on hainbat gairi buruz, feminismun barrun (etxeko andrin sorreri, zaintza lanan krisise, amatasun eredu barrixak…). Era berin feminismutik marxismure eindako kritikak ezautzeko aukeri eongo da.
Emon ixena eta animatu!
Hipertentsiñoi eta bixotzeko arazun prebentziñoin programin aurkezpena Maskulo etxin gaur arratsaldin
Gaur arratsaldeko 18:30 xetan eguneko zentrun (Maskulo etxi):
PREBENTZIORAKO PROGRAMIn Aurkezpen ekitaldixe.
Zabalik guztiontzat.
Programa guzti debaldeku de.
