Urriak 4 (zapatu) XXV. UMIN ARRANTZA TXAPELKETI!

Hamen da beste urte batez, ta onguaz 25. ixango da, UMIN ARRANTZA LEHIAKETI. Ume ta guraso ikusikouz kañaberak eskun hartuaz Txistulaxan atzetik Plaiko Zubitxik eta Barrapuntarteko hegal guztik hartuaz. Hitzordu eguerdiko 2xak Frontoin ipini dabe eta 4 urtetik 14 urte arteko ume guztik ahalko dabe parte hartu (gurasuk, albun laguntzeko eongo diz). Hiru baldintza bete birdiz: Lasunik EZ, Arrantzi AMUAZ eta Arrañak 10 zentimetro baño handixauak ixan birdiz. Sarixakatxik ez arduratu, zer edo zer allakogakue eta.

XXIV. ANTXOA eguneko egitarau!

Bixar ospatukou herrixan 2025ko ANTXOA EGUNE. Gure herrixe beti egonda lotute itsosuai eta ANTXOI ixanda arrañetako izarra urte luzitan, aurten ez bada be hain ugarixe ixan herriko lonjan. Egun hauetan, Euskal arrantza ontzixak Kantabria eta Asturias aldin dabiz, handik tamaño ederreko antxoi harrapatzen dazelako, halan da guzti ANTXOI ezta faltako bixar herrixan. Gozatu egunaz eta dastatu gure itsosoko ANTXOAK!

ANTXOA kosteri hasi de!

Gaur goxin goxatik hasi diz lehorreratzen lelengotako antxoak (tamaño dunak, 40 ale kgn) Ondarruko portun. Txalopa bakotxak 1.000 bat kaja inguru ekarri dabe gaur, aurreko astin be sartu zan, bañe tamaña txikiku ta prezixo aldetik be oso flojo ibili zana. Antxoiaz batea, bajurako txalopak (Galleguk eta euskaldunak) lelengoko berdelak be hasi diz ekarten. Ia pasan urtekun antzeaku ixaten dan antxoadi, bai gure herrirako bai arrantzalintzako, sorte on!

Fruta barrixe alla da herrire, ATUNE!

Antxoa kosteriai agur esan eta alla da gure porture lelengoko ATUNE. Egixe esan pasan astin euki gendun herrixan kazero bat atunaz (Lekanda), bañe kañaberako lelengoko atune Montserrat Berria txalopik lehorreratu dau, 5.000 kg eskas(denbora gitxiku). Tamaño aldetik gexena ertañe ixan da eta prezixuk, handixak 8/7,70 euro/kg eindau eta ertainak 5,75/5,60 bittartin ibili de. ia iez lakoxe kosteri dauken gure arrantzalik, sorteik onena opa dotzau!

Maiatzak 18 (zapatu) XXIII. ANTXOA EGUNE!

Zapatun ospatuko da herrixan ANTXOA EGUNE!. Aurtengo kartela Amaia Egañak ein dau; emakume batek Antxoa Eguneako eindako bigarrena da. Lelengoku, lehen ediziñoirako, Nekane Akarregik ein ban. Aurtengo Antxoa eguneko omendu, Antxustegi familixi ixango da ta Zilarrezko Antxoi jasoko dabe herri eta itsas ondari zaintzeko egindako lanatxik. Hamendik, Zoixonak omenduai!

ANTXOA EGUNEko egitarau de azpixan ikusiko dozuena. Gozatu egunaz!

Berdelai agur, ongi etorri ANTXOIai!

Zelan aldatzen dizen gauzak egun batetik bestea. Berdelan kupuk beteten duzen neurrixan (txalupa gexenan kasu) bixkat urduri euazen arrantzalik noiz agertuko zan antxoi gure ureta ta atzo apur batzuk sartu bazin be gaur kosteriai hasieri emotzauela esan geinke. Ixe 60.000 kaja arrain sartu diz gaur Ondarruko portun (gexena antxoi). Arrañan tamañu 45-55 pieza kilun ta bentako prezixu 1,50 eurun ingurun ibili de. Portun ikusi douz, txalopa euskaldunak, kantabruk eta galleguk. Ia Antxoata ederra tokaten gaskun aurten be, herrixak igarriko dau eta!

BERDELAn kosteriai hasieri emotze!

Atzo arrasteko txalupak eta gaur bajurakuk ekarri dabe lelengoko BERDELA herrire. Gaur 7.000 bat kaja egon diz lonjan, arrain tamaño politxaz (3 bat pieza kilun) eta prezixo aldetik bajurakuai 1,70 euro ingurutan eitze ta zeozer merkia arrastekuai. Horreaz batea antxoa eta sardiña apurre be bada sartzen nahiz eta ondioik arrain gazti (tamañoz) dan agertzen. Ia urte politxe juten dan gure arrantzalintzat, danon onurako ixango dalako.