Hamen dakazue aurtengo estropadan egutegixe. Gogoratu EMAKUMIN ligi (ETE) ongoxe zapatun hasiko dala eta MUTILLANA (TKE) hillan 22 xan hasiko dala.

Hamen geure neska/mutillan zerrendi:

Hamen dakazue aurtengo estropadan egutegixe. Gogoratu EMAKUMIN ligi (ETE) ongoxe zapatun hasiko dala eta MUTILLANA (TKE) hillan 22 xan hasiko dala.

Hamen geure neska/mutillan zerrendi:



SIERRA CEBOLLERA Camerosko parke naturalin da kokatute, RIOJA ta SORIAko mugan. 3 eguneko irteeri antolatu dabe AURRERAkuk ta 125 euron trukin, biaji + 2 lo + 2 gosari eta afai bat eskeintzen dosku ta garrantzitsuena dana, paraje politxak ezautzeko aukeri. Ixena emoteko epi ekainak 13 ixango da betiko tokixan, ANAITASUNA tabernan.

AURRERA KIROL ELKARTIK zabaldu daben mezu:
Domeka honetan Kadete mallako nesken txapelketa jokatuko da Zaldupen, “II. Neskatila Txapelketa”, dakixuenez horrela deitua Ondarroan hainbeste lan egin eta beti itzalin egon dizen neskatilen omenez.
Domekan, 09:00etan hasiko da txapelketi eta zortzi talde arituko diz lehian bi multzotan banatute: SD Eibar, Amaikak Bat K.E., Zarautz KE eta Club BIZKERRE FT A multzoan eta Aurrera KE, Zumaiako Futbol Taldea eta Eibarren eta Bizkerreren beste talde bana B multzoan.
Etorri Zaldupea! Jarraitu dezagun nesken kirolari bultzada ematen, txikitik eragiten!


Nafarroa aldea duz AURRERA MENDI TALDEkuk ekainak 16 xin. ATXURIA mendixe aukeratu dabe hurrego mendi irteerako. ETXALAR-ATXURIA-ETXALAR ibilbidi eingo dabe ta berta juteko asmu dakazuenok ANAITASUNA tabernan emon bizue ixena ekainak 13 rako.


Badator udi ta horreaz batea Trainerun tenporadi, aurretik pretenporadi. Ekainak 2 xin 11.30 xetan Ondarruko uretan VIII. Antiguako Ama Traineru Estropada 32 trainera tenporadi hasi aurretik ikusteko aukera ederra. Aupa neska-mutillak!!
