TXIRRIMORRASKIk 31 urte handi, ZOIXONAK!

Hauxe bixalduzku Aisialdi taldetik:

Gure Txirrimorraskik 31 urte handi monitorik (e) ta umik batea beti jolasak eta irteerak broma handi pila bat ZOIXONAK TXIRRIMORRASKI!!!

ZOIXONAAAAAK 1989 tik gaur egune arte TXIRRIMORRASKIn parte ixan zazen DANOI!!! Eta zeatxik ez, ixango zazenai be bai!!!

Eskerrik asko antolatu douen ekintzan parte hartu zuen danoi!! IRUDIMENEZ, MATXASUNEZ eta ANIMOZ betetako 69 bideo original eta dibertigarri jaso douz. Eskerrik asko BERRITXU, AIZARNAZABAL, BARTZELONA, SEVILLA, GRANADA eta AUSTRALItxik be bideu bixalduzuenoi, MUSO ERRALDOI BANA! Desiaten ga ekintzak eta irteerak antolatzen hasi eta Zeuekin eoteko, Zeuen falti akau!!! Bitxartin neurrixak hartu eta Zainddu!!

RRASKI, RRASKI, RRASKI, TXIRRIMORRASKI!

Beste domeka bat, beste erronka bat TURRUNIN. Nundik ibili gaz?

TURRUNEruok ez gaz etxin geatzen gazenak. Udi allaten dan bakotxin, motxilak artu eta mundu ikustea urten ixan dou (aurten ikusteko da). Sasoi baten españolak aurpegiratzen doskun gure abertzaletasune biguntzeko mundu zabalea urten bihir gendule. Ez ekixen zeintzukin ebizen!

1- Ze mendixetan atataku de beheko argazkixe?

Erantzune: Alpe Frantsesak

2- Ta ze mendi de hau?

Erantzune: Anayet

3- Ta ze menditxan eon giñan hamen?

Erantzune: Kalamu


4- Ze mendi agertuko litxake hor aurrin?
Erantzune: Anboto

5- Hona juteko ez da kotxeik hartu bir, ze mendi tontor da?

Erantzune: Arno

6- Mendixak laga ta beste leku batzuk ezautzen be ibili gaz. Nun atataku de argazki hau?

Erantzune: Burgos

7- ta beste hau?

Erantzune: Belfast

8- Ze lekutan ata gendun hau?

Erantzune: Estrasburgo

9- Hau be ezautu gendun, nun atataku de?

Erantzune: Auschwitz

10- Abiona hartu ta hona alla giñan, nun da ba?

Erantzune: Turquia

11- Everest ezta bañe ixe ixe, nun da ba hau?

Erantzune: Nou Camp Bartzelona

12- Laster independientik ixango dizenan hiriburu, nungu de irudixe?

Erantzune: Edinburgo


13- Ikusi eta ikasi, nun daz bafor hau etxen?
Erantzune : Albaola Pasai

14- Amaitzeko, geure jentin ondure bueltaik ein baik ezin etxeratu. Nungo kartzeli de hori?

Erantzune: Clairvaux

Kirola eta irteerak etxeko Udalan gomendixuk

Gobernu españolak dekretu barri bat ata dau kalin kirola etxeko edo paseuk emoteko aukeri arautzen. Udalan esanetan dekretu hau betebeharra da baine herrixan errealidadi kontun eukitxe gomendixuk zabaldu dotxuz ahalik eta modu egokixenin gauzatu ahal ixateko.

Herriko zonaldin arabera eta mugak kontun eukitxe, kirola etxeko ordukin, umikin kalea urteteko ordukin eta nausixenak kalin ibiltxeko orduk banatute udalak eindaben mapak lagaten dotsuau hamen:

Modu errezaua baten ordutegixak ulertzeko sare sozialetan holako argibidik dabiz:

Zunbeltz Bedialauneta, Alkatik nabarmendu dabenez, onarte oso ondo eta zentzuz jokatu dou egoera honen aurrin, eta eskerrak emon dotsa herritxarrai onarte udalan gomendixuk jarraitzearren. Hamendik aurrea be bardin jarraizteko deixe ein dotsa herritxar guztiai.

Informaziñoi guzti Udalan web orrialdin da eguneratute:

Dekretu berria herriko errealitatera moldatzeko gomendio berriak eman ditu Ondarroako Udalak