Martitzen karnabaleko egitarau!

Onezkeo danok eukikozue prest mozorruk martitzen karnabalin kalejiran juteko. Udalak be, herrixan tzir altabozak prest laga dotxu ibilbidi alaitzeko doinu bidez eta egitarau oso bat prestatu dau egunak borobille urteteko. Akuliai agur esanaz amaitxuko diz aurten be IÑAUTEXAK. Gozatu egunaz!

JOSE MARI NABERAN V. Herri krosa!

Martxoak 17xan ospatuko da aurtengo JOSE MARI NABERAN V. Herri krosa, Zubi-Zahar herri ikastolik antolatute. Aurten be hiru mallatan eingo da aringaingan, txikixe (380 mt), ertaine (1.340 mt) eta handixe (7.200 mt). Kartelin dakazue bertan parte hartzeko bete behar dizen baldintzak, ixen emotin tokixak, diruk, ibilbidin nundik noakuk,….Anima eta hartu parte!

Nahizu parte hartu bandan?

KRESALA kultur elkartik dei hau zabaldu dau herriko musikaxai zuzendute.

Ondarruko herrixe betitxik musikariz betetako herrixe ixanda. Klarinetik, tronboik, flautak, saxuk, bombuk….eta horretaz gain, jai zalik ixan gaz. Bixak bat eiñaz (Jaxak eta musiki) herrixe dantzan ipintxeko gai gaz. Animaten zaz tandem horretan parte hartzen? Erantzune baietzku bada, idatzi korreo honeta: kresalaondarru@gmail.com