Honek diz astebukaera honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Honek diz astebukaera honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Aurkeztu dabe 2024ko BOGA martxi idatzi honeaz:
BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteerI dE. Berau, Apirilan 7 xan ixango da eta bi ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.
Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi dizela esango geunke. Lehena, hurbiltzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezixak ikustei eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztixentzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.
Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familxia guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi daben danoi.

Hau de Errebala Txikiñe Gaztelekuk hilabete honetako prestatu daben programaziñoi. Gogoratu, Gazteleku zabalik zapatu (17:00-21:00) eta domeka (16:30-20:30) arratsalditan. Lagunartin egoteko eta bide batez gauza barrixak ezautzeko prest zaz? Hurreatu Gaztelekure!

RADIXU irratixak zabaldu dau 2024an tzir eingo daben programan banaketi. Musika ona entzuti gustoko badozu edo albiste interesgarrixak entzuteko gogoz bazabiz, kirola gustoku bazu…. zure aukeri, RADIXU 105,5 fm edo radixu.infon bitxartez. Edozer zalantza argitzeko, 946134007 telefonu be hor da. Gozatu belarrixak!

Ongo hilleko hitzaldixe prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Otsailaren 26 rako. Gaxe, ahomiñin dabillen Adimen artifizialan bueltan dabil, ta hori gure hizkuntziaz lotzen dau. Mundua suntzitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU?. Hizlari lez, ENEKO AGIRRE BENGOA informatikarixe etorriko da. Gogoratu, Kofrai zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku guri, hurreatu entzutea zeu be!

Honek diz ongo asteburun AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak.

Ongo eguenin (Otsailak 22) arratsaldeko 7 retan hitzaldi interesgarrixe eukikou Kofraxan, Liztor asiarrei eta erleei buruzku, Lea Artibai Landa Garapenerako alkartik antolatute.

Honek diz astebukaera honetan AURRERAko talde desbardiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak.

Urteroko ekimena antolatu dabe RADIXU irratikuk (105,5 fm) euran 33. urteurrena ospatzeko. Hasi otsailak 16 xan (baixaku) eta otsailak 18 (domeki) amatxu, RADIXU martxan eongo da 48 ordu jaraixin. Programa ezagun asko eta beste batzuk barrixauak ahalko dozue entzun bertan: Azken Mohikanu, Uxola irratsaixu, Bon vivant, Terranobako salau….Gogoratu internet bidez be ahalko dozuela entzun, http://www.radixu.info, kliklatu ostin. Zoixonak hamendik RADIXU etxen dozuen danoi!

RADIXU irratixak (105,5 fm) 33 urte handi beteten dotxu aurten eta hori ospatzeko Kontzerto potente bat antolatu dabe Portuko Ranpan Martxoak 9 rako (zapatu), gabeko 10etan hasiko dana. Kontzertun parte hartuko daben taldik, UNIDAD ALAVESA eta DEI ixango diz. Sarrerak beti lez, ALAI tabernan eta KURIKE dendan erosi zeinke 8 euron trukin. Etorri zeu be RADIXUn urteurrena ospatzea!
