Apirilak 7, BOGA Mendi martxi 2024!

Aurkeztu dabe 2024ko BOGA martxi idatzi honeaz:

BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteerI dE. Berau, Apirilan 7 xan ixango da eta bi ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi dizela esango geunke. Lehena, hurbiltzen dizen mendigoizale guztik Ondarroa inguruko paisaiak eta toki berezixak ikustei eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztixentzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.

Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familxia guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi daben danoi.

RADIXU irratixan 2024ko programaziñoi!

RADIXU irratixak zabaldu dau 2024an tzir eingo daben programan banaketi. Musika ona entzuti gustoko badozu edo albiste interesgarrixak entzuteko gogoz bazabiz, kirola gustoku bazu…. zure aukeri, RADIXU 105,5 fm edo radixu.infon bitxartez. Edozer zalantza argitzeko, 946134007 telefonu be hor da. Gozatu belarrixak!

Otsailak 26 (astelehena) Mundua suntsitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU? hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Ongo hilleko hitzaldixe prestatu dabe Zientziaren giltzak elkartekuk Otsailaren 26 rako. Gaxe, ahomiñin dabillen Adimen artifizialan bueltan dabil, ta hori gure hizkuntziaz lotzen dau. Mundua suntzitzean adimen artifizialak, EUSKARAZ EGINGO OTE DU?. Hizlari lez, ENEKO AGIRRE BENGOA informatikarixe etorriko da. Gogoratu, Kofrai zaharrin ixango dala eta arratsaldeko 6:30 tan hasiko dala. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku guri, hurreatu entzutea zeu be!