Onezkeo askorek ikusiko zenduen aurtengo ZAPATO AZULE jaiko kartela bañe beti da bateren bat of geatzen dana, beraz trankil hamen dakazueta. Egitarau be zarratzen eongo diz onezkeo seguruenik ta argitaratzen dabenin hamen erakutsiko dotzuau, lasai!

Onezkeo askorek ikusiko zenduen aurtengo ZAPATO AZULE jaiko kartela bañe beti da bateren bat of geatzen dana, beraz trankil hamen dakazueta. Egitarau be zarratzen eongo diz onezkeo seguruenik ta argitaratzen dabenin hamen erakutsiko dotzuau, lasai!

Galdera hau zabaldu dabe ekimen honetako partaidik: ANDRAK ERRAMUTAN ZEATXIK EZ?. Ta horreaz batea aurkeztu dabe ITXAS ERRONKA FEMINISTI. Ekainak 16 xan ONDARROA-LEKEITIO-ONDARROA arrunketi eingo dabe. Goxeko 11 etan ongi etorrixe eta ekitaldixe eongo da Lekeitioko portun. Guazen babesa emotea!

Zubi-Zahar herri ikastolin jaxe ospatuko dabe ongoxe zapatun ta egitarau zabal bat prestatu dabe horretako. Aspertzeko astirik ez da eongo behian ikusiko dozuen latxeik!

Ongo baixakun (ekainak 7) arratsaldeko 7retan emanaldi musikatu eskeinikozku MIKEL ETXABURU idazle Ondarrutarrak Saturranen. Beraz batea NEREA ZULOAGA (ahotsa), JON GARDOKI (akordeoi) eta IRINA ALVAREZ (Bioliñe) osotuko dabe ekitaldixe.

UNANUE udal musika eskolatik eskatuzku mezu hau zabaltzeko. Ekainan 3tik 21ea hainbat ekimen presta dabe herrittarran gozameneako, hurreatu entzutea!

Lara Larrañaga ondarrutarrak parte hartzen daben ‘Arnasa betean. Emakume zinemagileak’ dokumentala eskainiko dau Ondarruko Udalan berdintasun sailak ekainan 5in, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan, Kofradia Zaharrin. Emanaldixan ostin, solasaldixe eongo da Lara Larrañagaz, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia zuzendarixakin. Hurreatu ikus eta entzutea!

ARBIDE eskalada taldik ARBIDE egune antolatu dau ekainak 8rako. Azpixan dakazue egun horretako egitarau:
Goxeko 10etatik 14:00eta @leaktibai -n laguntziaz Zuhaitz parki eta Rokodromu! Atsaldeko 17:00tan, mari goxan dala, hasieri emongotzau Psikoblok txapelketiai! Apuntateko arbideskalada@gmail.com korreo elektronikure bixaldu zeure ixena eta edadi. Eun guztintzir txosni eta musiki eongora, giro onik ezta faltakoo! Anima danok eta apunta txapelketan be!

Ondarruko institutuk ZIENTZIA eta TEKNOLOGIxako 4. ediziñoi antolatu dau Maiatzan azkanengoko asteako ta zabaltzeko eskatu dosku (esan eta ein). Hurreatu entzun eta ikastea!

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA ANTOLATU DU ONDARROA BHIk
Laugarren urtez Ondarroa BHIk Zientzia eta Teknologia astea antolatu du, eta egitarau oparo bat prestatu dute hitzaldi eta tailerrez osatua. Eguaztenean [maiatzak 29], estimulanteei eta minbiziariren inguruko saioak eta dronen tailerra egingo dituzte. Eguenean [maiatzak 30] teknologia eta futbola, burmuinaren barnean eta muralen teknikei buruzko hitzaldiak egongo dira. Barikuan [maiatzak 31], ostera, motorrak, astrotopaketak eta erroten teknologia landuko dituzte saio ezberdinetan.
Herritarrak eta eskualdeko adituak izango dira protagonista hiru eguneko egitarau osatuan, eta ikasleei zuzendutako saioak izateaz gain, herritarrei bideratutako saioak ere egongo dira. Herritarrengana heldu asmoz, egitaraua osatzen duten ekintza batzuk streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Antolakuntzatik aipatu dutenez, “Zientzia eta Teknologia arloetarako ikasleen grina sustatzeko helburua du ekimen honek”.
Izena eman. Dronen tailerrean leku mugatuak egongo dira, eta 11-17 urte bitartekoei dago zuzenduta. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute zigoraldazabal@ondarroabhi.net posta elektronikora idatzita.
Maxatzeko hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin (M-27) arratsaldeko 6:30xetan Zientziaren Giltzak Elkartik antolatute Kofrai Zaharrin. GURE ATEA JOTZEN ARI DEN MUNDUA ipinitze hitzaldiko ixenburu eta hizlari lez JUANJO GABIÑA CARRERA analisti eongo da. Gai interesgarrixan itxuri dauke, hurreatu entzutea!

Musikazalik gazenontzako plan ona antolatuzku bixar arratsaldeako Unanue kamara koralekuk, KANTUAN ARI ZAIGU kontzertu. Gogoratu emanaldixe arratsaldeko 6:30xetan hasiko dala eta Andra Mari elixan ixango dala. Gozatu belarrixak doiñu ederrakin!
