TXIRRIMORRASKIn ikasturte hasieri

TXIRRIMORRASKI ikasturte barrixe hastea dule ta, hauxe idatzixe bixaldusku:

“Kaixo Turrune, ikasturte barrixe hasteko prest ga, BIXAR, Txirrimorraskin apuntateko 1. egune. Ikastetxitan banaturouzen “apuntateko panfletu” atxikitute, bertan da apuntatin inguruko informaziñoi dana.”
txirri 1

txirri 2

Eskerrik asko, Txirrimorraski

KUADRILLA EGUNE antolatzeko batzarra eguaztenin (uztailak 8)

KUADRILLA EGUNE ANTOLATZEKO BATZARRA
Ondarroako Jaietako Kuadrilla Eguna antolatzeko azken batzarra egingo da eguaztenean arratsaldeko 18:00etan. Ohi bezala, Kofradia Zaharrean batuko dira herriko kuadrilak, eta jada abuztuaren 16ko egitaraua ixtea dute helburu.

Aurreratu zuten gaia, zoologikoa, eta baita egunean zehar egingo dituzten beste hainbat ekintza ere: kuadrillen kalejira DJekin, bazkaria, jokoak, bertsolariak, erromeria… Kuadrillen bazkaria kafeko atzean egingo da, eta tikeak aterako dira saltzera hurrengo egunetan.

Agertu eguaztenean Kofradia Zaharrera eta aprobetxatu zure ekarpena egiteko. Gogoratu, behin eta berriz ari garela parte hartzeko eta ideiak emateko aukerak ematen herriko kuadrilei. Gero ez du balioko ezer ez dela egon esateak.