Kresalan 50.urteurrena dala-ta, Argazki Bilketi

Kresala Kultur Elkartik 50 urte beteko dotsuz aurten. Hori dala ta, ahalik eta argazki bildumaik zabalena nahi dabe osatu. Horretako, bertan ibilli dizen herrittar guztiai daukezen argazkixak batzeko deixe luzatzen dotsie.

IMG-20160211-WA0065

Turrunin hasi gaz Ezker Abertzaleko artxibuai hautsak kendu eta argazkixak topaten. Ia ezautzen dozuezen!

1976_kresalako_tamborradi

Ia… beatu hobeto…inor be ez dozue ezautzen? Ez di lekatxarrak e!  Ia hurrengun:

1978_dantzaixak_joseba_agirretxea_tartin

Azkana e, hamen be inor ez bazue ezautzen… ze pentsa emongosku!

dantzai_emakumik

A la tertzera bez?!… Benga ongu bai, azkana!

kresalako_dantzaixak_2

Igarritxakun… DRA!

Anima eta topa etxin zeuek euki zeinkien argazki desbardinak

Mendi erronkako urtarrilleko zozketako irabazlik

Mendi erronkako parte hartzallin artin eindako zozketako lehenengo irabazlik ixan diz Jon Jauregi, Jabier Argoitia “Txarru” eta Jose Andres Arrate “Urkixa”. Urtarrileko irabazlik, Aurrera Mendi Taldin oparixe jasoko dabe; mendirako bastoi pari.
Sari banaketako argazkixe da azpixan agertzen dana. Argazkixan, Juan Badiola (Aurrera mendi taldeku), Jon Jauregi (zozketako irabazli), Ibon Bedialauneta (Aurrera Mendi Taldeku) eta Unai Barrenetxea (zinegotzixe).

mendi erronki

 

 

 

2016. urteko kirol erronki: 100 ONDARRUTARREK baietz 10 MENDI altza

100 ondarrutarrek 10 mendi
Aurreko erronkan, “KALAMENDIRE EGUNERO BAIETZ”, erakutsi gendun Ondarrutarrok zelako “garra” dakauen eta erronki gainditzi lortu gendun, ikaragarrizko partehartze eta arrakastiaz. Parte hartze zabala ixan zan: jenti banaka, kuadrilan, kirol taldin, lagun artin, familixan, oinez, bizikletan…. jun zan Kalamendire.
Ongun “100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an” da kanpainin ixena. Kanpaina honen helburu Ondarrutarrok Euskal Herriko lurralde ezberdinetako 10 mendi altzati de. Aurtengo erronkan 25 mendi aukeratu diz, zailtasun ezberdinekuk, eta bertatik 10 mendi altzati eskatzen da.
Mendi hauek maila ezberdinetakuk diz: honeaz ahalik eta jente gehixenak parte hartzi, osasuna zaintzi, ingurumenarekiko errespetu eta mendizaletasuna bultzatu nahi dou. Mendi batzuk familixiaz juteko lakoxik diz, beraz ez da arazoik edozein adinetako jentik parte hartzeko. Beste mendi batzuk ongi prestata egoti eskatzen dabe: ezagutza malli edo esperientzixi, maila fisiku, urtaru eta ekipamendu kontun eukitxekuk. Mendi bizikleta zalintzako be pentsatute da erronka hau.

Erronka honetan parte hartu nahi dabenak, 25 menditik 10 mendi aukeratu beharko dau, tontorrin argazki bat ata eta kirolagenda@gmail.com helbidea bixaldu edo facebook-eko Kirol Agenda kontu etiketa. Mezun komenigarrixe ixango zan nortzuk altza daben ipintzi. Baitxe be eskertuko geunke mendi horren baloraziñoi txiki bat eitxi, hau de: ibilitako bidi zein ixan dan edo zein alderditxik altza dan esati, zelako zailtasunakin billatu dan, eta baloraziñoi pertsonala mendixan ingurun. Holaik, ondarrutarrei, mendi horren buruzko informaziño elkarbanatuko zan.

Beraz, animatzen zatxuau erronka honetan parte hartu eta erronki aurrea erutea.