Badator 2016-06-25, 19. ZAPATO AZULEE!/ 19. EHko KAMISETA AZOKI/ 19. DINAMARTXI!

Zapato Azuleko antolatzallik ohar hau pasa dosku:

1Jelou, Jelou!

Badator, badator…! Danok listo? Ba ZABALDU! Hamen gatoz Kamiseta Azokako eta Dinamartxako informaziñoiaz…Afunta!

_ 19. DINAMARTXI (bai, bizikletaz, bai mendiz-mendi): Ixena emoti, ekainak 20,21, 22xan (astelehena, martitzena, eguaztena) 19:00-21:00 Plaza Musikan 15 euro. Kamiseti nahi bazu, beste 13 euro gehixa.

A! Mendi Martxako overbookiñe ra: Autobus bakarra, 53 lagun. Azkana popa ustel. Betiko latxeik.

4-19. EUSKAL HERRIKO KAMISETA AZOKI (lagun kamiseteruai pasateko):LATXANBRE PLAZAn,11:00-15:00etara.

– Montateko ordutegixe: Goixeko 10:00etatik 11:00eta. Stand-ak eta mahaixak geuk, Radixuk ipintxeotxuz. Partaide bakoitxak beran leku txukuntzeko telak ekarri leikez.

– Aurkezten dizen kamisetan artin Euskal Herriko (ondarrutarrak ez dizen partaidik) eta Ondarroako kamiseta onenak aukeratzen diz, partaidik eurak emondako botukin. Sarixe, sinboliku re: diplomi eta marmolezko Bolu.

– IxENA EMoTEKO AZKANENGOKO EGUNE; EKAINAK 10, BAIXAKU.

KAMISETA AZOKAn parte hartzeko kontaktu: 94 6134 353 (ez baga, laga mentsaji kontestadorin), edo 685 769 783-re 
Edo mailez: luterl@outlook.com

5

Ekainak 3 eta 4an (baixaku eta zapatu), 2016ko KAMIÑAZPIko jaxak

Asteburu honetan ospatuko dou KAMIÑAZPIko jaxak. Baixakun arratsaldeko 6retan botakoda txupinazu eta zapatu goxaldin GOZATEGIk emongotza amaieri. Playbacka, paella jana, bertsolaxak, mus txapelketi, ginkami, puzgarrixak… hamen dakazue egitarau.

2016ko kamiñazpiko jaxan egitarau

Boluntaxuai esker jaxe ospatzen dou (ondioik esku bat bota zeinke) eta diru sobran ez danez zozketi antolatu de ( euro baten trukin hainbat gauza lortu zeinke). Danon beharra da jaxe aurrea eruteko, ANIMO!!!

2016ko kamiñazpiko jaxan zozketi

 

HENDAXAko FUTBOL 7ko irudixak

Azkanin, herriko  5 taldek emoben ixena HENDAXAn urtero jokatzen dan FUTBOL 7 ko txapelketako eta ikusiko dozuen latxeik esko hutsik ez diz bueltan etorri, 3. eta 4. sarixe eskuratu dotxuez. Ohitxuri dakarren lez, txapelketi hasi aurretik kartzeletan eta ihesin dazen herritxarran irudixak erakutsi dotxue. Gero, partiduk, bazkaxe, sarixak, ekitaldixe eta parrandako astixe be eon zan.

4

14

 

10

13

6

2