KUADRILLA egune 2016

Idatzi hau jaso dou kuadrilla egune antolatzen ibili dizenan partez:

Kaixo !!!  Badatoz Ondarruko jaixak ta badator kuadrila egune be! Aurten be kuadrila egune inddartzeko bidin jarri ga, eta horretako hainbat ekintza antolatu douz. Kafeko atzin 15:30etan bazkaixe egongoda, tikik Anaita eta Kulixkan daz saltzen eta azkan egune Abuztuak 5 ixangora! Anima eta ez ixan azkana tiki hartzen, gerua ta gitxia geatzen diz eta!

KUADRILA EGUNE 2016

CANTABRICOk 50 urte, ZOIXONAK!!!

Herrixan ez diz asko ixango holako ospakizun bat zelebrako dabenak. Esko desberdiñetan egon dan taberni ixan arren herriko bixitxan toki garrantzitsu ixan da beti. Arrantza mundu puri purixan euala mariñelan topaleku. Gero, gazte askoren musika ta dantza toki bihurtu ixan zan. Ta gaur egun inguruko jantoki aurreratuenetako bat bihurtu de (Pintxo mundialak barne).Tabernik 50 urte beteten dabela ta gaur egungo arduradunak  (IKERNEk eta PANTXOk) pentsa dabe ospakizun haundi bat antolatzi, batutxue herriko artistak eta kriston egitarau eskeintzen dosku zapaturako. Gu handik ibiliko gaz. Ta zu?

50 urte CANTABRICOk

 

ZERO ZAMARen idatzixe, Zapato Azulai buruz

Zapato Azulin sortutako zamarran ingurun, hauxe idatzixe ata dou.

5Noiz ikasiko dou ondo pasaten horrenbeste zamar sortu baik?
Argazkixetan ikusten dana Zapato Azulin Ondarrun sortutako zamar pilu de. Urtero jaxan antolatzailik (Radixuk) ahalegin handixe etxen dau hau ez pasateko. Eta aurten inoiz baino baso urdin gexa atatxuz jentik horretxek basuok erabiltxeko behin eta barriro, eta kalik garbixaua eoteko.

Baine argi da zeozer gexa ein bir dela. Jentin mentalidadi aldatu, reziklateko kontenedore gexa ipini, taberneruk inplika…

4

2Jai bat antolatzen dan bakotxin zamar asko sortzen dou. Hondakin askok bertederutan amaitzen dau, eta beste askok errekan eta itsosun amaitzen dabe, eta inguru naturala kontaminaten dabe.
Geuk ondo pasateko Euskal Herrixe bertederoz beteten gabiz eta planetako rekurso naturalak jaten gabiz.

1

3Jai eredu aldatu bir dou, garbi jokatute be ondo pasa leikelako.

2016ko GOROZIKAko jaxetako egitarau

Aurrera argitaratu gendun  TURRUNIN 1957ko GOROZIKAko jaxetako egitarau, eta on aurtengu erakustetzuau. Ikusikozue zelan denbori pasa arren antzeako ekintzak etxen dizela egun hau ospatzeko, herri kirolak, mezi, bertsolaxak, trikitrilaxak,… Ondo pasati baño ezta geatzen.

GOROZIKA 2016

 

Kontzertu Olinpiku Ondarrun.

Unanue Kamara Koraleko neskak uztailan 4an Rusire duz, bertan eingo dan Korun Olinpiadetan parte hartzea. Hori dala eta, herritxarroi bertako preparata dakarrezen obrak eskaini nahi eta bixar, ekainak 18, zapatu, gabeko 21:00etan Kontzertu Olinpiku emongo dabe Zaldupeko jolastokixan. Sarreri doaku de.

IMG-20160614-WA0000

Animo neskak! Ia Rusire jun aurretik tarte bat hartzen douen eta Turruneko lagunoi elkarrizketatxu bat eskaintzen dozuen esplikateko herritxarroi Olinpiada horrek zelan ixango dizen, ze obra daruzuen, zelan zabizen…

Bixar beraz, Rusin emongo daben ikuskizune Ondarrun ikusi eta entzuteko aukera paregabi!

Hitzan be agertu de kontzertu honen barri:

Unanue eta Gaudeamus koralek kontzertu olinpikoa eskainiko dute

Zapato Azulin (ekainak 25), kontzertuk TXOSNAGUNIN

Egun guztin tzir eongo dizen ekimen guztiai (dina martxi, kamiseta azoki…) amatxueri emoteko 21:00etatik aurrea kriston giru eukikou Plaza musikan (txosnaguni): Gozo-Gozoaz hasikoa, Gasteizko Trikoma bandaz jarraitxukou eta domeka baltza hasi orduko  Ingo al Deu-en doinuk entzuten eongoa.

Gaztin txosna guni zapato azulin

-Ohartxu txiki bat : Aurre ikusten dou, domeka baltza, bal bal baltza ixangorala… hasike euki preparata EHBildun koloretako gazte bozka domekako!

gaztiok eh bildu

 

Sanjun beizpera gaba! 2016ko ekainan 23an, 23:30, Arrigorritxik…

Hamen dakau beru, laster da udi… eta laster urteko gaurik motzena be… gauza onak gorde eta gauza txarrak suta botateko sasoi… Sasi guztin gainetik eta hodei guztin azpitxik…
Artelanekuok urteroko geure su txikixai ekingotsau plaza musikan… bazatoz? Jantzi erdi aroko erropak eta etorri Arrigorritxik behera! Ez badakazuz, trankil, geuk lagakotsuauz-de: 21:30etik aurrea Arrigorriko hondartzako txiringitun egongo gaz jazten! Eskerrik asko!
Artelan