Ongo domekan gorputz ta bixotza dantzan ipintxeko aukeri Ondarrun Nerea Rubioaz. Anima

Ongo domekan gorputz ta bixotza dantzan ipintxeko aukeri Ondarrun Nerea Rubioaz. Anima


RADIXU irratixan oharra




Zapatu illuntzeko 20:15in Ondarruko Andra Mari elixan ixango da kontzertu, eta bertan Ondarruko Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak parte hartuko dabe. Kontzertuko errepertoxu, Urtza Alkorta, Leire Bilbao, Mikel Etxaburu , Kirmen Uribe eta Jabier Ituarte ondarrutarran lanak osatuko dabe. Lan hauez gain, beste zortzi obrak osatuko dabe zapatuko kontzertu; a capella kantata edo instrumentukin lagundute: pianu, bateixi, perkusiñoi, kontrabaxu eta baxu elektriku.

Ondarruko Unanue kamara korala eta Markiñako Emeki koralan batuketi de egitasmo hau aurrea erungo dabena , UKKEME. 30 emakume urtarrilletik aurrea dabiz elkarlanin proiektu honei itxuri emoten, Yolanda Loira eta Estibalitz Arrizabalagan zuzendaritzapin.


Ekainak 23 eta 24an ospatuko dabe Gozikarrak euran jaxe. Aurten gañea San jun egune zapatun jausten da eta jenti erruz batuko dan itxuri dauke. Puntako bertsolaxak, umintzako ikuskizunak, herri kirolak, trikitrilaxak…azpixan dakazue egitarau.

Bixar ekainak 21in sartzen eigaz udan diñue dakixenak. Hondartzi, ure, mendixe, itsosu, jaxak…Ikaslik kurtso amaieri be sumaten hasitxe daz, motxillak bazter baten laga ta bizikletak prestaten hasi diz. Gurasuk ostea, oporreta juteko planak etxen. Atxeta, Saturran, Arrigorri diz entzuten dizen berbak gure ingurun. Hori dana gozameneako da bañe….Atzo bertan herriko preso baten gurasukin egoti suerta gaskun, Levante aldin da semi kartzelan. Imaginatezue 40 gradu lau paet tartin? Gaba alla ta beru soñetik ezin kendu? Egosi bearran sentsaziñoi?
Gogoratu, UDAn be gure herrikidik barrun ta ihesin jarraitzen dabela, gozatu, bañe akorda DANAK ETXEA ekarri birdouzela. On danok be asti gexa eukitxen dou eta momento aproposa topa geinke idazteko be.

Ez dozuela ondioik ixenik emon zapatun jokatuko dan futbito txapelketan? Ba Anaita, Kulixka, Mamu edo Gaztedin emon zeinke lelengotik. Goxeko 9xetan hasi eta arratsaldeko 7rak bitxartin jokatuko diz partiduk herriko frontoin. Txosni eta animaziñoi eongo ei de diñosku antolatzallik. Sartu GOLa eurak atxik!
