LANESTOSA-PEÑA DEL MORO-RAMALES, mendi irteeri antolatu dau AURRERA MENDI TALDIK. Ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz irailak 7rarteko epiaz. Botak jantzi, jateko zeoze erun ta lagun kuadrilla ederraz mendi buelti etxeko aukera ederra dakau, Anima!!
Aurtengo nobedadetariko bat ixango da atal hau, bañe horretako jendin parte hartzi eskatzen dau. Barnetegixe eta Marabillin arteko elkarlana ixango da. Etxin gordeta dakazuen edo lagunen batek euki leiken bideo grabaketaren baten barri baakazue, jaialdiko antolatzallikin harremanetan jarri.
Hille terdi falta da aurtengo MARABILLIn jaialdirako ta ekintzak zehazten jarraitzen dabiz antolatzallik. Azkan ikutuk falta badiz be, egunak zehaztute daz Urrixak 5-6-7 eta 8xin ospatuko da.
Gaur hasi eta irailak 6rarte egongo diz saltzen aurtengo TXAPEL eguneko bazkatxa juteko tikik 10 euron trukin. IRKAITZ, GAROAn eta KURIKen. Ez laga bixarko ta erosi lelengotik txartelak, ez zaz damutuko.
Aurten baixakun gertaten da SANTA KLARA egune ta ekintzaz beteta datorrela baieztatzen dau ata daben kartelak. Mendi ibilaldixe, pintxo jana, bertso saiu, herri bazkaxe, tirolini, sokamuturre, mus txapelketi, kontzertuk… ez dakazue aspertzeik hurreatzen bazaze, anima ta hartu parte ekntza desberdiñetan.
Gogoratu, Abuztun 8,9,10 eta 11an eingo diz entsaxuk Kofrai Zaharreko 3. solairun. Tanborradan gustoku bazu tanborra joti, ez galdu aukeraik eta hurreatu.
Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azarun hasi zan lehen bakarkako emanaldixak eskaintzen, beran ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk lenaua, 2014ko martxun, beran lehen EPa kaletatu ban, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntziaz lokalin zuzenin grabatutaku.
Rockan maitali ixanik, abestixak atontzeko banda bat osatu ban 2014ko apirilin. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez ixan diz proiekture batu dizen musikaixak.
Bandin laguntziaz zein bakarka kontzertuk han eta hamen eskaini bitxartin, beran lehen lan luzi kaleratu dau 2015eko martxoan, autoekoiztu, Cowboy’s Orchestra saiuk, Saran grabata Iñigo Irazokiaz, eta Jonan Ordorikak masterizata Azkarateko Mamia estudixun.