Musika hilabetin barrun zapatun apirilak 14an UKKEME koralak (Ondarru eta Markiñako ahotsak) kontzertu eskeiniko dau Mutrikuko komendun arratsaldeko 20:00etan.

Musika hilabetin barrun zapatun apirilak 14an UKKEME koralak (Ondarru eta Markiñako ahotsak) kontzertu eskeiniko dau Mutrikuko komendun arratsaldeko 20:00etan.


Honek diz Aurrerako futbol talde federatuk bixar eta etzi jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Eskola Kiroleko zenbait taldek be txapelketak jokatuko dotxue.

Aste santutan ondo etorten diz hartzen douzen atseden egunak. Pilak kargateko balixoten dosku eta inddarrak hartzen douz udi alla bitxartin. Asko ixan gaz herritxik urten douen herrittarrak, Kanariar uharteruntz, Benidorm aldea, Portugal aldin be eon gaz bañe Euskal Herrixan tzir be bueltaka ibili gaz. TURRUNEA argazki honek alla gaskuz (Lizarra aldetik, Garai aldetik eta Edinburgh (ESKOZIA) aldetik).






ZUBI-ZAHAR herri Ikastolin 50.urteurreneko programiaz jarraitxuz, apirilin 21in kontzertu antolatu dabe herriko gaztetxin. Bertan GATZ eta HARA herriko taldik joko dabe. Sarrerak Zurrumurrun egongo diz saltzen 3 euron trukin.

Honetxek ixango diz Apirilin GORENGOKO ZINAN (barnetegixan edo ospitxal zaharrin) proiektako dizen pelikulak! Martitzenetan 20:30etan!


Jente asko prestaketa lanakin hasitxe da 2018ko BOGA mendi martxako. Ohiku dan latxeik 3 ibilbide eukikotxu, Txikixe 11 kmtroku, Motza 24ku eta Luzi 54ku .Euskal Herriko iraupen ibilaldixan zirkuiturako baliagarrixe ixango da. Ixen emoti, interneten bidez apirilan 5earte da aukeri, bestelan egun berin be ahalko da emon (martxi hasi baño ordubete ariñaua arte).



Irakasli: Idoia Eizmendi Aldasoro (Berdintasunerako teknikarixe, kazetarixe eta Noka talde feministako kidi) Egutegixe: Apirilan 12txik maiatzan 31ea, eguenero. Ordutegixe: 18:00etatik 20:30eta. Leku: Etxelila *Ezinbesteku de aldez aurretik ixena emoti.
Ikastaruaz: Ikastarun helburu de entzuliai era ezberdinen aurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune lortzi. Horretako, dakauen beldurrak identifikatu eta aztertu eta horrei aurre etxeko teknikak praktikan jarriko dou, beti be, generuk komunikaziñoi prozesun dauken eragine kontun hartuz. Metodologixe parte hartzaili ixango da, teorixi eta praktiki uztartuz.
*OHARRA: Martxoan 26tik apirilan 9re Etxelila itxite egongo da. Tarte horretan, ixen-emotik Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egin ahalko diz, goxetan.
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila