Maiatzak 6 (domeki) Mendi martxa irisgarrixe URKIOLAMENDIre

Maxatzan 6xan, domeki, KARENKA taldekuk mendi irteera irisgarrixe antolatu dabe Urkiolamendire, Aurrera Mendi taldin eta Ondarruko udalan laguntziaz. Irteeri goxeko 09:00 tan ixango da Zaldupeko zubitxik, eta autobusak debalde ixango diz. Zemat jente dun jakitxeko, mesedez eskatzen dabe aurretixaz ixenak emoti. Apuntateko zerrendak Amarratzan, Anaitan eta Kabian tabernetan eongo diz, eta ixena emoteko azkanengoko egune Maiatzak 1a ixango da. Bakotxak beran kantinplori eruti daukela, bañe menditxik bajatakun, pintxu eta edarixe antolakuntzin konture ixango da. Zemat eta lagun gexa jun ekintzi politxaua ixango da. Anima danok!!

Antolatzalli: Ondarruko KARENKA guraso elkarti.

mendi martxi

ANDRABANDA FEMINISTAn ikastaru Etxelilan

andrabanda

 Egutegixe: Maiatzak 5, 12, 27 eta ekainak 9, 23 Ordutegixe: 11:00-14:00  Leku: Etxelila

Ikastaruaz: Ondarroako Andrabanda Feminista, 2011 urteko udabarrixan, Jabekuntza Eskolain barrun antolatutako ikastaro baten ondorena da. Sortze momentutik ixe zazpi urte pasa dizen honetan, taldi indartu asmoz, ikastaro hau zabaltzen da taldea batu nahi daben orori aukera luzatzeko. Andrabandaren xedi hurrengu de: perkusiñoi eta abestixak medio, aldarrikapen feministak kaleratu eta emakuminganako indarkeixa matxistin aurkako borrokiai ekarpena egiti.

 Antolatzaili: Andrabanda