
Aisialdixe
Urriak 19 (baixaku) skin kontzertu Gaztetxin

AURRERA K.E. taldik asteburun jokatuko dotxuen partiduk
Honek diz Aurrerako harrobiko taldik asteburun Zaldupen jokatuko dotxuen partiduk. Erregionalekuk Erandixon jokatuko dabe bixar.

Urriak 14 (domeki) mendi irteeri AURRERA mendi taldiaz
Anaitasuna tabernan emon birdau ixena mendi buelta honeta jun nahi dabenak eta azkanengoko egune Urriak 11 ixango da. Ibilbidi: La Leze-Olano-Otzaurte.

Urriak 6 (zapatu) ERREBALA TXIKIÑE Gaztelekun inauguraziñoi
Asteburun zabalduko da Ondarruko Gazteleku! Ikasturte osun tzir herriko gaztintzako (12 txik 16 urte bitxarteko gaztik) eskaintza zabala prestatu dabe! Etorri!

Liburuk irakurti eta lagun artin komentati gustoku dozu? Ez galdu aukeraik! Batu LIBURUEN AMUAK ekimenea

Nahizu ANDRABANDAn jo?
Urriak 6, 11:00etan Etxelilan! Anima lehenengo entsaixure!

TONTORRAMENDI bertikaleko igoerako irudixak
Aurten, iñoizko parte hartzalle gexen batu dan urti ixan da eta Aurrera mendi taldeko jenti eta Gazte Asanbladakuk oso pozik geatu diz kirol proba honek hartu daben inddarraz. Emakumitan AINARA ARRIZABALAGA eta gixonetan EKAITZ LEARZEGI ixan diz irabazlik. Animaten be pillo bat jente egon da (argazkixan ikusiko dozuen latxeik).





Irailak 29 eta 30 San Jeronimo jaxak
Bete beti dator aurten be San Jeronimoko jaxe. Ohitxuriaz amaitxuko eide aurten, egueldi ona eida emonda ta. Gozatu jaxaz!

Irailak 29 (zapatu) TONTORRAMENDIre Igoera bertikala
Urtero etxen dan ekimena da zapatun eingo dana. Herriko eta inguruko mendi korrikalaxak parte hartzen dabe bertan. Ixena, hasi baño ordu erdi aurretik emon biko da Gaztetxin eta 12xetan hasieri emongotze karreriai. Amatxute gero sari banaketi eta luntx eukiko dabe parte hartzallik
