Zapatun (irailak 22) Erromexi Saninazio kalin

Elustondo anai-arrebek ERROMERIA eskainiko dabe San Inazio kalin zapato illuntzin (hilak 22) 20:00etatik 23:00eta.

San Inazio egunin (uztailan 31n), trikitilaxak zarratu bihir ben eguneko jai egitarau, bañe euri zaparrarin ondorixoz erromexi bertan behera geatu zan. Zorra kentzeko asmoz, zapatu honetan Likona dorrepin lanai ekingo dotze Elustondotarrek. Danok zaze gonbidatute! (Antolatzailik Torrepe, Txanpa eta Koxkorra)

po
Hamen bideoklipe:

OIZen eon gaz kirolaz gozaten ta naziotasune aldarrikatzen

2018-09-12 OIZen aldarrikapenetan 2

Españiko Vuelti Euskal Herritxik pasa da gaur. Kirol ikuskizunetik harutzaua, lurraldetasun ta naziotasunai lotutako auzixak azaleratutxu karrerin ikuskizunak. Gure Esku Dago plataformik gaurko ein daben deialdixan, herritxarrak Oizea juti animatu dotxu, ikurrinak eskun, Euskal Herrixan erabakitxeko eskubidi aldarrikatzea. Ondarrutar dezente hurreatu gaz berta, argazkixan agertzen dan latxeik.

Opor sasoi!

Jaxak amatxu diz eta on atseden hartzeko sasoi alla da askorentzako. Nahiz eta batzuk aurretik hartu dotxuen opor egunak, ontxe bertan herritxar asko daz herritxik kanpun. Urtero lez TURRUNEko lagunak argazkixak bixaldu doskuz. Ameriketa aldin ibili dizenak daz, Japonetik be bixalduzkuz, Menorca aldetik, Galizi aldetik, Irlandatik, Bartzelonatik….

IGGY Karl Marxen hilobixan

IGGY Miltownen

Joni Japonen

Venezuelan

Menorkan

galizi

Galizin 2