Honek diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Honek diz astebukaera honetan AURRERAko futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan, egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Beste behin be hamen da aurtengo BOGA mendi martxi ONDARRU-ONDARRU (Apirilak 12xan), Zubi Zahar herri ikastolik antolatute. Bi ibilbide eukikotxuz, bata, luzi (23 kilometroku) eta besti txikixe ( 10 kilometroku). Ixen emotik: boga.aurreramt.org . Nahiz eta mendi martxi eztan profesionalantzako, komeni de prestaketak einde juti mendire, ganorazko oinetakuk, jateko apurre eta hidrataziñoirako ur botillaren bat be. Anima eta hartu parte!

Martzuko hitzaldixe eukikou datorren astelehenin (M-16) Kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30xetan Zientziaren giltzak Elkartik antolatute. Hitzaldixan ixenburu, MATERIA ILUNA ARGITZEN eta hizlari lez IVAN ESTEBAN MUÑOZ fisikarixe etorriko da. Jakindurixe aberastu nahi badozu, ez hutsik ein!

Martxoak 22xan (domeki) Portuko Ranpan eguerdiko 12:30xetatik aurrea, ikuskizun ederra eskeinikozku IDOIA ASURMENDIk eta MARIA OSES bikotik Sareartean Ikuskizunan barrun. Danetarik eskeinikozku, Musiki, berbak, mustrotxuk eta poesixi eta dana be 6 euron trukin. Sarrerak aurretixaz hartu leike ANAITASUNA tabernan edo bestelan 8 euron trukin bertako takillan.

Ongo hillin azkanetan, Martxoak 28 (zapatu) hain zuzen, talde desbardiñak abestuko dabe Andra Mari elixan KRESALA kontzertun barrun eta KANTAIZEn eskutik. Parte hartuko daben taldik honetxek ixango diz: BERMEOKO abesbatza, LEKEITIOko KILIN KALAN abesbatza eta ONDARRUko KANTAIZE abesbatza. Gogoratu, ekitaldixe illuntzeko 8retan hasiko dala. Hurreatu belarrixak gozatea!

Azpixan ikusiko dozuenak diz asteburo honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

EMAGIN elkartin eskutik, ikastaru eskeiniko dabe Martxoak 4an (eguaztena) arratsaldeko 5etatik 8rak bittartin, GURE GORPUTZA GURE BOTEREA ixenburuaz. Bertan parte hartzeko ixena emon birde, Etxelian postan (beheko kartelin dakazue) bost euron trukin. Anima eta hartu parte!

Azpixan ikusiko dozuen partiduk diz astebukaera honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaixin jokatukotxuenak (egun eta ordutegixak). Aupa AURRERA tra ka tra!

24.KORRIKAn barrun, Martxoak 1in eguerdiko 12:30xetatik aurrea bost euron trukin, EKAIN pallasu eukikou Portuko Ranpan beran lana aurkezten, ARLOTE BAT HAUTSAK HARROTZEN ixenburu darunaz. Sarrerak aurretixaz egongo diz saltzen ANAITASUNA tabernan. Barre algarak etxeko prest?

Gaur arratsaldeko 6retatik aurrea dokumental emankizune egongo da Etxelilan. Gaxe, AMOREBIETA-ETXANOko emakumin kartzeli 1939 -1947 ingurun. Hurreatu ikus eta entzutea.
