
*Gogoratu apirilak 6 (eguena) dala atzanengo egune ixena emoteku eta ANAITA tabernan emon bizule.

*Gogoratu apirilak 6 (eguena) dala atzanengo egune ixena emoteku eta ANAITA tabernan emon bizule.

KORRIKA hurreatzen dun neurrixan ekimen desbardiñak antolatu diz herrixan ta hauetako bat da zapatun ospatuko dan topaketi ARAGOIERI ta EUSKERI hizkuntzan ingurun: jolasak, bazkaxe, mahai inguru, kontzertuk…Gu handik ibiliko gaz!
Bazkatxako tiketak Zurrumurrun daz saltzen.

Datorren astelehenin Martxoak 27 beste hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukeri eukiko dou Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutaku. MARTA MACHO STADLER Matematikalaxak berba eingo dau bertan eta gaxe oso interesgarrixe ereisten gazku. Gu hurreatuko gaz.

ARTABIDE-ITSASAURRE eta ANTIGUAKO AMAko auzokidik batzar batea gonbidatutxu udalak hondakiñak banatzeko sistema barrixai buruz. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da Antiguako Ama Elkartin. Ia danon artin lortzen douen udalak ipinitxako erronki beteti: Baietz ONDARRUk %70 hondakiñak birziklatu!

Gaxe : Jaizkibel konpainin 20 urtiai errepaso egiten dotzen argazki erakusketi eongo da Etxelilan ikusgai gaurtik hilan azkenearte. Eta Martxoan 23an, bisita gidatu eta Alardearen seme-alabak ixeneko zine forume burutzeko aukeri eongo da Jaizkibel konpaniako ordezkarixan aldetik. Hizlarixak: Jaizkibel konpainiko ordezkari bi, martxoak 23an arratsaldeko 18:00 ETXELILAn.

11

Gero eta entzule gexa dakarren ORRIGORRI literatur ekimenak ekarrikotxu ongo domekan ARRIGORRIre bi emakume honek. Borroka armatu eta Kartzeli gaxatxik berba eingo dabe.Irakurti gustaten bagatzu eta solasaldixan parte hartu nahi badozu ezin zeinke aukera hau galdu. Domekan goxeko 11:ootan han ikusiko gaz.

Txori Erreka, Magdalena, Zaldubide, San Juan Txurru eta Sabino Aranako auzokidintzako ixango da batzarra ta bertan hondakiñak banatzeko sistema barrixan aurkezpena eingo da. 19:00tan hasiko da eta Kofrai Zaharreko 2.pisun ixango da. Ia danon artin erronki beteten douen:Baietz %70 birziklatu!!
