ERABAKITXEKO ESKUBIDI aldarrikatuko dou BILBON Ekainak 10in!

Aste bi barru, Ekainan 10in arratsaldeko 17:30etan Gure esku dagok ekitaldi nazionala dauke Bilbon, herriz herri erabakitxeko eskubidin ingurun lortu douen adostasunak eta borondatik plazaratzeko.

Jentiaz eta globukin galdera ikur erraldoi bat nahi de irudikatu Bilbo erdixan (Euskadi eta Eliptika plazan bitxartin). Bertan aurkeztuko da Herritxarron ITUNA.


Parte hartzeko eta gastuai aurre etxeko “konpromiso txartela” erosi birde: 2€ (globuk be banatuko diz).

Honetako Ondarrun autobusak atati pentsa da, “konpromiso txartelaz” batea. autobusin bazuz 10€ izango da (txartela+autobuse) eta 10 urte baino gitxia dakarren umik ezdabe autobusik ordaindu biko.


Eguenin eta baixakun arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte gure kantxopeko dendan eongo gaz txartelak saltzen eta zapato eguerdixan alamedan. 

(Datorren astin be eongo gaz)

Ondarrutik elkartasune ERREKALEORREA!!!

 Jakingo dozuenez atzo Iberdrolako teknikaxak txapelgorrixan launtziaz eta udalan agindduaz Gasteiz kanpoaldin dan Errekaleor auzure jun eta auzo osoko argi inddarra kendu ben. Beti be euran biharreako tekniki ibilitxe… golpik, atxiloketak eta identifikaziñoik. Eta gaur bertan Gorka Urtaran gasteizko alkatik argi esan dau udalan asmu auzo osuko etxebizitza guztik botati dela.

Hau dana salatzeko, Ondarruko gazte asanbladik eta ondarruko Ernaik KONTZENTRAZIÑOI deitxu dabe bixar eguerdiko 12:30 etan ALAMEDAN.

Maiatzak 16 (martitzena) ‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalan proiekziñoi eta berbaldixe, ETXELILAn

maiatzak 16 dokumentala NOSOTRAS Mujeres de EUSKALDUNA

Hizlarixak: Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumik), Larraitz Zuazo Aurrekoetxea (Dokumentalan zuzendaxe)

Dokumentala: Araitz Rodriguezek, Euskaldunako Ontzioletako bihargin baten alabik, 1983 eta 1988 bitxartin Bilbon gertatu zan borrokin memoixi berreraikitxeko zeregine hartuko dau bere gain, ontziolak ixti saihestu ez ban borrokine. Horretako, aman ikuspegixaz baliatuko da, baitxe greban euazen beharginai babesa emoteko 1984an sortu zan Euskaldunako Emakumin Asanblada (EEA) delakun parte hartu ben beste emakume batzun ikuspegixaz be. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta emon gakuen emazte eta ama zereginetatik harutzaua, emakume horiek borrokan zuzenin parte hartzeak euren buruntzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzixi hartzi eta emakume ixatin zailtasunan aurrin ahalmentzi eta nagusiki gixonana zan ingurun era horretan azaltzi be eragin ban.

Gogoratu, arratsaldeko 18:30 hasiko dala proiekziñoi ETXELILAn martitzenin (maxatzak 16).

Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea