Gure Eskun HERRI LIBRE BAT dinamikin aurkezpena Ap-13 an erakusketa aretun

Gure Esku erabakitxeko eskubidin aldeko mugimenduk, esko artin dabilen “Herri Libre Bat” dinamiki aurkeztuko dau Ondarrun Apirilan 13an 13:30etan Udal erakusketa aretun.

Apirilan 7 an hasitxe, hilan 13re arte argazki erakusketi be egongo da.

Ekainak 7an zitxa garrantzitsu dakau bilbon Euskal Herrixak erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko. Daneako motorrak berotzen hasitxe daz herriko gure eskuko kidik.

LURRA, JUSTIZIA eta BAKEA! PALESTINA ASKATU! Mobilizaziñoi Apirilak 8xan martitzena, 19:00etan Alamedan

Martxoak 30in Palestinar Lurran Egune ixan zan, hori dala eta Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herriko herri guztitxan apirilan 8rako.

Mobilizaziñoi eta elkartasun keinu ugariren artin, gure herrixak barriro erakutsiko dau herri palestinarraz gazela eta euran burruki geuri be badala! Beraz mobiliza gatxezen. LURRE, JUSTIZIXI eta BAKI palestinar herrixantzako. PALESTINA ASKATU

Uma Ulazia Zubeldian liburu aurkezpena. Martxoak 27 (eguena) 18:30etan ETXELILAN

Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik. liburu aurkeztu dau Uma Ulazia Zubeldia politologa eta militante transfeminista Mutrikuarrak. Lan honetan Euskal Herriko Greba Feministak aztertu dotxuz LISIPE bildumako lan honetan.

Patriarkatu ulertzeko bi modu desberdinez, estatun eta politika publikun paperaz, eta 2019ko eta 2023ko greban inpaktuai buruz ibiliko da Uma Ulazia Zubeldia, Garazi Burgoa Aldarondo kazetari eta militantik dinamizatako solasaldi estiloko aurkezpenin. Martxoak 27an (eguena), 18:30 etan ETXELILAN.

Hamen lagaten dou 2024ko Azarun BERRIA egunkarixak einddako erreportaji:

https://www.berria.eus/euskal-herria/materialismoak-ez-du-blokeatzen-emakumeei-berez-eta-naturaren-izenean-inposatu-nahi-zaien-ezer_2133433_102.html

Saharar kanpamentutako elkartasun karabanako JANARI BILKETI!

Urtero modun , saharar herrixan aldeko Euskal Herriko elkarte asko elkartasun karabani antolatzen dabiz. Saharar errefuxiatun kanpamentutan dazen elikadura gabezixak lehuntzeko eta batez be herrixan arteko elkartasun keinu erraldoi bat bihurtzen da ekimen hau.

Yaalah elkartik datorren astin antolatu dau bilketi. Astelehenetik baixakure ikastetxitan eta baixaku ta zapatun herriko dendetan.

Elkartetik deixe ein dabe dendetako bilketan txandak beteteko bolondresak bir dotxuezela. Esko bat botateko prest egon ezkeo elkartiaz harremanetan jarri.

Gaur (zapatu – U18) Lea-Artibaiko Desbiaun jaxe Ondarruko Gaztetxin!

Gaur (Urtarrilak 18) ospatuko da Ondarruko Gaztetxin Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiaun hirugarren jaxe. Desbiauk herrixetan saretu, antolatu, dinamika heterosexualak interpela eta honek apurtzeko helburuaz datoz eskualdeko transmaribolluk.

Saretik deixe etxen dotse Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiau guztiai, jaire etorteko eta batxe be, sarea animateko. Bixar, Ondarru desheterosexualiza eta eguneroko normaltasunaz apurtzea!

Irailan 27an “Irrintzi bat dabil” ekitaldi politiku 20:00etan Alamedan

Irailan 27an (Baixaku) 49 urte beteten diz espainiko erregimen Frankistik Txiki eta Otaegi ETA erakundeko militantik fusila zitxuezenetik FRAPeko hiru kideaz batea. Ordundik memoixako eta gure herrixan askatasunan aldeko burrukan berresten gazela aldarrikatzeko egun modun ezautzen dou egun hau.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan ekitaldixak antolatu dotxuz Sortuk. Ondarrun 20:00etan burutuko da ekitaldixe Alamedan.