Saharar kanpamentutako eskola mateixala lagateko azkanengoko egunak

Beste urte batez Yaalah elkartik Saharar errefuxiatun kanpamemtuta bidaiatuko dau Bir Ganduz proiektuaz jarraitzeko.

Bidai hau aprobetxatuz, bertaratuko dizen dozena bat kidek euran boltsetan mateixala eruteko aukeri eukiko dabe, eta elkartin helburu ahalik eta mateixal gexen batzi de.

Bilketa puntuk azaroak 11 arte egongo diz herriko ikastetxitan eta KURIKE eta IDIAKEZ dendetan.

Askatzera Lotuak! (GUDARI eguneko) ekitaldixe Ondarrun! Ir-26 (baixaku) 20:30tan Alamedan

Aurten be badator irailak 27xe. Ezker Abertzaleko kideguntzako egun seรฑalatu urtero, aurten urtemuga borobilaz. Hain zuzen be, 50 urte beteten diz ETAko kide Juan Paredes “Txiki, Angel Otaegin eta FRAPeko 3 kiden fusilamendutatik.

Ekitaldi nausixe 27an Iruรฑean bada be, herriko ekitaldixe egun bat aurreatu de eta IRAILAK 26an ixango da 20:30etan Alamedan. (Azken ostiraleko presun aldeko mobilizaziรฑoin ondoren).

Azkanengoko astitan hainbat eduki zabaldu diz hedabide eta talde ezberdinetatik momentu harek gogorarazten eta borroka harek gaur egun be zentzu bardiรฑe hartzen dabela azaltzen.

GORA MAXATZAN LEHENA! Manifestaziรฑoi 12:30etan Zabalburutik

Langilion nazioarteko egune da gaur. Borrokako eta aldarrikapeneako egun honetan, urtero modun LAB sindikatuk mobilizaziรฑoik deitxu dotxuz Euskal Herri luze zabalin. Gure zitxi, Bilbon, Zabalburutik hasitxe 12:30etan, Han ikusiko gaz!

SORTUn irakurketi